Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoa zuzendaritzak Aniztasunaren Sarea abiatu du
Gipuzkoan dauden aniztasunak ordezkatzen dituzten elkarteen eta erakundeen arteko elkarlanerako espazioa da.
- 0

Aniztasunaren Sarea Gipuzkoan dauden aniztasunak ordezkatzen dituzten elkarteen eta erakundeen arteko elkarlanerako espazioa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatua, Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritzaren bitartez. Bere eginkizunak dira kontsultak jasotzea, aholkularitza ematea eta proposamenak egitea. Parte hartzeko eta entzuteko espazio gisa eratzen da, eta aholkuak emateko, kontrastatzeko eta proposamenak egiteko gaitasuna du.
Aniztasunaren Sarearen helburua da Gipuzkoan giza eskubideen errespetuan oinarritutako aniztasunaren ikuspegia sustatzea eta haren jarduerak garatzen dira «Gipuzkoako II. Aniztasuneko Plana. Eskubide Berdintasuna» planaren esparruan, lurraldean dauden aniztasun mota guztiei modu koherentean erantzuteko.
Bere lanaren bidez, Sareak 2030 Agendaren helburuak lortzen ere lagundu nahi du, eta, bereziki, «inor atzean ez uzteko» printzipioa lortzen.
Parte hartzeko, ezagutzarako, elkartrukerako eta entzute aktiborako espazioa da, aholkularitzarako, kontrasterako eta proposamenak egiteko gaitasuna duena eta kontsulta, aholkularitza eta proposamen funtzioak betetzen ditu.
Bere helburu orokorrak honako hauek dira:
-
Gipuzkoan giza eskubideen errespetuan oinarritutako aniztasunaren ikuspegia sustatzea, aniztasun desberdinei helduz lan egiteko modu desberdinetatik.
-
Gipuzkoako II. Aniztasuneko Planaren garapena lagundu, babestu eta bultzatzea
Parte hartzea irekia dago gizarte zibileko erakunde guztietara. Parte hartu nahi baduzu, idatzi ezazu aniztasuna@gipuzkoa.eus helbidera