0 emaitza erakusten

HARRERA ON gunea

Harrera On gunea ESKUBIDEAN Planaren bigarren lerro estrategikoaren barruan dago kokatuta (Adingabekoei harrera ona egitearen aldeko jarrera sustatzea, haien jatorria edozein izanda ere).

Programa honen helburu nagusia da haurrek elkarren artean jolas egin dezaten, elkar ezagutu dezaten, eta jolasgune bat izan dezaten haurrak izaten jarraitzeko. Adingabeko iritsi berrientzako eskola-orduz kanpoko jarduera da; euskara komunikazio-hizkuntza modura erabiliz, jolastu egiten dira, nora iritsi diren ulertzen dute, eta inguru berrira ohitzen dira.

Hori guztia nor bere kultura-identitatearen jabe dela, eta aniztasunaren aldeko errespetua sustatzen dela.

Taldeak adinen arabera banatzen dira: 6tik 8ra; 9tik 11ra; eta 12tik 16ra.

Harrera benetakoa izan dadin, taldeak elkartzeko denbora, gehienez ere, hiru urtera mugatu dugu, helburu nagusia haurrak eta gazteak udalerriko gune normalizatuetan txertatzea baita.

Hartzaileak: migrazio-prozesu bat bizi izan duten 6 eta 16 urte bitarteko haurrak eta gazteak.

Zerbitzua erabili ahal izateko interesdunak bi baldintza hauetako bat ere bete beharko du:

  1. Pasaiako udalerrian erroldatuta egotea.
  2. Ikasketak udalerriko hezkuntza-komunitate edo ikastetxe batean egitea.

Hiru artean

Banakako bitartekotza-proiektu bat da, eta bertan, bitartekari batek bitartekotza-lana egiten du jatorri etorkina duen pertsona baten eta beste pertsona baten artean (profesionala, partikularra, erakundea edo baliabidea). Helburua da haiek modu autonomoan moldatu eta gizarteratu daitezen laguntzea.

Igeri Kolore

Igeriketan trebatzeko ikastaroa da, egoera zaurgarrian dauden emakumeei zuzenduta. 

Saioak astean behin egiten dira, eguerdietan. Ikastaroak eskola-egutegia dauka. 
 

Ikusmira

Aurreko urtean Irunen erroldatutako etorkinei harrera egiteko proiektua. Asmoa da Irunek hainbat arlotan (instituzioak, haurrak eta gazteak, aisialdia, kultura, etab.) eskaintzen dituen baliabideak ezagutzera ematea eta topaketa- eta harreman-guneak sustatzea.

Irakurketa Erraza Kluba

Irakurketa erraza klubak aditu batek kudeatzen dituen topaketa espazioak dira. Saioen dinamika irakurketarako edo hizkuntza horren ulermenerako edonolako zailtasunak dituzten pertsonen beharretara egokitzen diren materialen irakurketan datza. Material hauek, izenak berak dion moduan, irakurketa errazaren metodologiaz daude idatzita. Asteazkenero, abuztua eta gabonak ezik, eskaintzen dira saio hauek, goizez, Aizpuruenea Kultur Etxean.

Jatorri askotariko emakumeen taldea

Saio horietara joaten dira migrazio-prozesua pairatu duten emakumeak, eta saioetan informazioa helarazten zaie: Pasaiari buruzkoa, Pasaian eta eskualdean dauden zerbitzuei buruzkoa, Euskal Herriko kulturari buruzkoa, eta abar.

Aldi berean, talde-dinamika baten bidez, migrazio-prozesuaren eraginak eta ondorioak aztertzen dira, eta herriko elkarteen dinamikan parte hartzeko gomendioa egiten zaie.

Programa horrek helburu estrategikoa dauka: migrazio-prozesua bizitzen ari diren Pasaiako emakumeei talde edo gune bat ireki eta abian jartzea.

Saioak, asteazkenero egiten dira, 16:30etatik: 18:30ak arte. Urtarriletik ekainera eta urritik abendura.

Kulturarteko irakurketa

Bi urtez behin, jatorri anitzeko pertsonek euren hizkuntzetan testu bat irakurtzen dute. Batzutan, euskal idazle baten testu bat itzultzen da eta beste batzuetan, norberak aukeratzen du zer irakurri. 

Kulturarteko topaketak

2021ean sortu zen proiektu honetan,  hilean behin elkartzen da taldea eta Udaleko aniztasun teknikariak ere parte hartzen du.

Bilera hauetan gai zerrenda bat egoten da eta partaideen kezkak eta proposamenak ere jasotzen dira.

Proposamen horiek kontuan hartzen dira beste ekitaldiak antolatzeko: kultura aniztasun jaialdia, giza eskubideen eguna, arrazakeriaren kontrako eguna eta abar.

Lotune

Ikasturte guztian zehar emakumearen ahalduntzerako ikastaroak eta kultur eskaintzak antolatzen dira. Hiru hilean behin liburuxka bat kaleratzen da guztiaren berri emateko. Kulturartekotasunaren ikuspegia txertatzen da.

Mundualdia

Sorterri ezberdinetako herrikideen topagunea da

Mutrikuko LGTBI+ herritarren errealitateari buruzko udal-diagnostikoa eta ekintza-plana

Mutrikuko LGTBIQ+ pertsonen errealitatea ezagutzeko diagnostikoaren diseinu eta egikaritzea.

Ongi etorri Ordiziara! Informazio saio txikia

Herrira bizitzera etortzen direnei, herriko baliabideak, dinamikak eta azpiegiturak ezagutzeko informazioa ematen zaie. 
Saioek bi orduko iraupena dute eta urtean zehar egiten dira hiru hilean behin.

Ordizia Ezagutu

Herria ezagutzeko informazio saio batzuk dira. Bi hilabeteko iraupena dute eta astean bitan elkartzen dira. Bertan, herriko bizitza, historia, baliabideak eta azpiegiturak ezagutu ez ezik, herrigintzan txertatzeko zubiak lantzen dira. Horretarako, herriko elkarteak ezagutu eta bertan egonaldi batzuk egiten dituzte.
Saio hauek, iritsi-berriei edota denbora daramatenei zuzenduak daude.

Sukaldanitzak

Sukaldanitzak egitasmoak aniztasuna eta sukaldaritza batzen ditu, izenak berak dion
bezala. Horrela, sukaldaritza tailerrak direla medio, jatorri ezberdinetako pertsonek elkar
ezagutzarako espazioa aurkituko dute lapiko artean aurreiritziak hautsiz.
 
Tailer hauetan bertako eta atzerriko sukaldaritza ikasteko aukera izan dute partaideek, Urretxuko elkarte gastronomiko batean. Saioaren hasieran herriko merkataritza txikia bultzatu nahian, osagaiak erostera joaten dira sukaldari eta ikasleak. Ondoren, sukaldaritza tailerrak garatzen dira, azkenik, prestatutako jakiak elkarrekin partekatzeko.

Sukaldian (Atlantikaldia)

Kulturarteko sukaldaritza tailer ezberdinak, Errenteriako elkarte gastronomiko ezberdinetan. Atlantikaldiaren barruan, Iraileko azken asteetan. 
Azkenekoz sukaldatzen aritu diren janariak Maroko, Aljeria, Ganbia, Mexiko, Ukraina, Mongolia, Ijito Herria, Venezuela eta Galizia izan dira. 

Eragileak:

    Alkartasuna Elkartea
    Arditurri Elkartea
    Beraun Bera Elkartea
    Batasuna Elkartea
    Casa de Galicia en Gipuzkoa
    Euskaldarrak Elkartea
    Gau Txori Elkartea
    Gazteen Etxebizitza Komunitarioa
    Gure Toki Elkartea
    Helduak Elkartea
    Ijito Herria
    Marokoko komunitatea
    Mexikoko komunitatea
    Niessen Elkartea
    Peñascal Koop.
    Ucrania-Euskadi Elkartea
    Venezuelako Komunitatea

Urretxu Zurrumurrurik Gabe

Aniztasun Mahaiko talde eragile batean bilduta, estrategia, metodologia eta edukiak lantzen ditugu, urtero, udaberrian zehar, hurrengo kurtso hasieran, udazkenean, alegia,
DBH 4ko ikasleekin garatzeko asmoz. Prozesu hau 3 etapa ezberdinetan banatuko da: errealitatea aztertu eta hausnarketa egin, estereotipo eta aurreiritzien funtzionamendua ezagutu, eta azkenik, sormena eta artearen bitartez, landutakoaren adierazpena taldeka.