"Urretxun Bizi Gara" Harrera Eskola
“Urretxun Bizi Gara” Harrera Eskolaren bitartez, lurraldean eskuragarri dauden funtsezko baliabide ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute herrira etorri berri direnek: osasun, gizarte eta hezkuntza zerbitzuak, euskara, kultura, atzerritartasun tramiteak, birziklapena, etxebizitza eta lan bilaketa, etab.
Oinarrizko euskara ikastaroak dira.
60 ordukoak
Doakoak (Udalak diruz lagunduta)
Urtean zehar taldea osatzean ematen dira.
Aniztasun eta Bizikidetza Jaia
Eskualdean elkar bizi garen pertsona ororen Aniztasuna balorean jartzen duen topaketa eta ospakizunerako jardunaldia da hau. Jaia, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak kudeatzen duen bizpahiru hilabeteko parte hartze prozesu baten ondoren ospatzen da. Hau da, jaiaren aurretik 6-8 aste bitartean, astero agente ezberdinak elkartzen dira jaiaren nondik norakoak elkarrekin antolatu eta elkar ezagutzarako. Jardunaldian zehar hiru espazio bereizten dira: munduko jakien erakusketa eta dastatzea, aniztasuna ardatz duten ikuskizunak eta gai ezberdinen inguruko tailerrak. Ekintza guzti hauetan urtero kolektibo eta erakunde ezberdinek parte hartzen dute.
Aniztasun Kontseilua 2022urtean sortu zen. Hamabost bat herritarrek ostatzen dute. Bertan norbanako moduan dabiltzan kideak daude batetik eta bestetik elkarte edo eragile moduan dabiltzanak. Jatorriz usurbildarrak diren pertsonek osatzen dute eta baita beste herrialdetatik etorritako pertsonak. Hemen jatorriak: Nikaragua, Venezuela, Sahara, Argentina, Kolonbia...Urtean 3 edo 4 aldiz biltzen gara eta aniztasun gaietan ditugun lan-ildoen jarraipena egiten dugu. Baita kideen beharrak entzun eta ahal den neurrian erantzun bat eman udaletik behar den zerbitzua aktibatuz edo bideraketak eginez.