0 emaitza erakusten

Bertan bizi

Irunen bizi eta bertako komunitatera eta kulturara egokitzeko prozesuan sartuta dauden etorkinentzako proiektu bat da. Proiektu honen bidez, prestakuntza globala eskaintzen zaie gizarte honen ezaugarrien inguruan, integratzeko hain garrantzitsuak diren esparruak kontuan hartuta, hala nola osasun-arloa, arlo juridikoa, administrazio-arloa, lan-arloa, etab.

Emakume pasaitarren arteko Kulturarteko Elkarrizketak

Gunea zabalik dago bertara hurbildu nahi duten emakume guztientzat, eta aukera ematen du jatorriz askotariko Emakumeen taldeko kideek eta Pasaian bizi diren beste batzuek elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko. Izan ere, elkar ezagutzeko, eztabaidatzeko eta bizikidetza indartzeko gune bat da.

Saioak izaten dira hilabetean behin (Hilabete bakoitzaren azkeneko asteazkenean), 17:00etatik- 20:00ak arte), urtarriletik ekainera; eta urritik abendura.

Emakumeen Kultuarteko Gunea

Donostian bizi diren hainbat jatorritako emakume migratzaileen behar ugariei erantzuteko gune bat.

Horretarako, astero biltzen da taldea Emakumeen Etxean, errealitateak eta bizipenak partekatzeko eta irtenbide kolektiboak bilatzeko gune seguru moduan, zailtasun eta lorpen indibidual eta taldekoetatik ikasiz.

Kultura Aniztasunaren Sailak, Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin, bultzatutako ekimena da.

Errenterian 11 kolore

2015. urtean, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna hasi ginen ospatzen Errenterian.

Izan ere, UNESCOren deklarazio unibertsala aintzat haturik, kultur aniztasunaren balioa, hau da, horrek dakarren aberastasuna ospatzea zein aitortzea ezinbestekoa dela uste baitugu, bereziki, ELKARBIZITZA sustatzeko.
Maiatzaren 21ean ospatzen den nazioarteko egunaren harira, aste osoko programazioa sortzen dugu herritarrentzat eta herritarrekin. Bereziki, hezkuntza komunitatearekin, herriko elkarteekin eta ostalari nahiz artistekin. Hori dela-eta, Errenterian 11 Zapore, Errenteria Munduan edota herriko ikastetxeekin batera sortzen dugun sentsibilizazio proiektua urteroko ekimenak bilakatu dira.