Harrera On gunea ESKUBIDEAN Planaren bigarren lerro estrategikoaren barruan dago kokatuta (Adingabekoei harrera ona egitearen aldeko jarrera sustatzea, haien jatorria edozein izanda ere).
Programa honen helburu nagusia da haurrek elkarren artean jolas egin dezaten, elkar ezagutu dezaten, eta jolasgune bat izan dezaten haurrak izaten jarraitzeko. Adingabeko iritsi berrientzako eskola-orduz kanpoko jarduera da; euskara komunikazio-hizkuntza modura erabiliz, jolastu egiten dira, nora iritsi diren ulertzen dute, eta inguru berrira ohitzen dira.
Hori guztia nor bere kultura-identitatearen jabe dela, eta aniztasunaren aldeko errespetua sustatzen dela.
Taldeak adinen arabera banatzen dira: 6tik 8ra; 9tik 11ra; eta 12tik 16ra.
Harrera benetakoa izan dadin, taldeak elkartzeko denbora, gehienez ere, hiru urtera mugatu dugu, helburu nagusia haurrak eta gazteak udalerriko gune normalizatuetan txertatzea baita.
Hartzaileak: migrazio-prozesu bat bizi izan duten 6 eta 16 urte bitarteko haurrak eta gazteak.
Zerbitzua erabili ahal izateko interesdunak bi baldintza hauetako bat ere bete beharko du:
Banakako bitartekotza-proiektu bat da, eta bertan, bitartekari batek bitartekotza-lana egiten du jatorri etorkina duen pertsona baten eta beste pertsona baten artean (profesionala, partikularra, erakundea edo baliabidea). Helburua da haiek modu autonomoan moldatu eta gizarteratu daitezen laguntzea.
Igeriketan trebatzeko ikastaroa da, egoera zaurgarrian dauden emakumeei zuzenduta.
Saioak astean behin egiten dira, eguerdietan. Ikastaroak eskola-egutegia dauka.
Aurreko urtean Irunen erroldatutako etorkinei harrera egiteko proiektua. Asmoa da Irunek hainbat arlotan (instituzioak, haurrak eta gazteak, aisialdia, kultura, etab.) eskaintzen dituen baliabideak ezagutzera ematea eta topaketa- eta harreman-guneak sustatzea.