Irakurketa erraza klubak aditu batek kudeatzen dituen topaketa espazioak dira. Saioen dinamika irakurketarako edo hizkuntza horren ulermenerako edonolako zailtasunak dituzten pertsonen beharretara egokitzen diren materialen irakurketan datza. Material hauek, izenak berak dion moduan, irakurketa errazaren metodologiaz daude idatzita. Asteazkenero, abuztua eta gabonak ezik, eskaintzen dira saio hauek, goizez, Aizpuruenea Kultur Etxean.
Jatorri askotariko emakumeen taldea
Saio horietara joaten dira migrazio-prozesua pairatu duten emakumeak, eta saioetan informazioa helarazten zaie: Pasaiari buruzkoa, Pasaian eta eskualdean dauden zerbitzuei buruzkoa, Euskal Herriko kulturari buruzkoa, eta abar.
Aldi berean, talde-dinamika baten bidez, migrazio-prozesuaren eraginak eta ondorioak aztertzen dira, eta herriko elkarteen dinamikan parte hartzeko gomendioa egiten zaie.
Programa horrek helburu estrategikoa dauka: migrazio-prozesua bizitzen ari diren Pasaiako emakumeei talde edo gune bat ireki eta abian jartzea.
Saioak, asteazkenero egiten dira, 16:30etatik: 18:30ak arte. Urtarriletik ekainera eta urritik abendura.
Bi urtez behin, jatorri anitzeko pertsonek euren hizkuntzetan testu bat irakurtzen dute. Batzutan, euskal idazle baten testu bat itzultzen da eta beste batzuetan, norberak aukeratzen du zer irakurri.
2021ean sortu zen proiektu honetan, hilean behin elkartzen da taldea eta Udaleko aniztasun teknikariak ere parte hartzen du.
Bilera hauetan gai zerrenda bat egoten da eta partaideen kezkak eta proposamenak ere jasotzen dira.
Proposamen horiek kontuan hartzen dira beste ekitaldiak antolatzeko: kultura aniztasun jaialdia, giza eskubideen eguna, arrazakeriaren kontrako eguna eta abar.