0 emaitza erakusten

Ordizia Ezagutu

Herria ezagutzeko informazio saio batzuk dira. Bi hilabeteko iraupena dute eta astean bitan elkartzen dira. Bertan, herriko bizitza, historia, baliabideak eta azpiegiturak ezagutu ez ezik, herrigintzan txertatzeko zubiak lantzen dira. Horretarako, herriko elkarteak ezagutu eta bertan egonaldi batzuk egiten dituzte.
Saio hauek, iritsi-berriei edota denbora daramatenei zuzenduak daude.

Sukaldanitzak

Sukaldanitzak egitasmoak aniztasuna eta sukaldaritza batzen ditu, izenak berak dion
bezala. Horrela, sukaldaritza tailerrak direla medio, jatorri ezberdinetako pertsonek elkar
ezagutzarako espazioa aurkituko dute lapiko artean aurreiritziak hautsiz.
 
Tailer hauetan bertako eta atzerriko sukaldaritza ikasteko aukera izan dute partaideek, Urretxuko elkarte gastronomiko batean. Saioaren hasieran herriko merkataritza txikia bultzatu nahian, osagaiak erostera joaten dira sukaldari eta ikasleak. Ondoren, sukaldaritza tailerrak garatzen dira, azkenik, prestatutako jakiak elkarrekin partekatzeko.

Sukaldian (Atlantikaldia)

Kulturarteko sukaldaritza tailer ezberdinak, Errenteriako elkarte gastronomiko ezberdinetan. Atlantikaldiaren barruan, Iraileko azken asteetan. 
Azkenekoz sukaldatzen aritu diren janariak Maroko, Aljeria, Ganbia, Mexiko, Ukraina, Mongolia, Ijito Herria, Venezuela eta Galizia izan dira. 

Eragileak:

    Alkartasuna Elkartea
    Arditurri Elkartea
    Beraun Bera Elkartea
    Batasuna Elkartea
    Casa de Galicia en Gipuzkoa
    Euskaldarrak Elkartea
    Gau Txori Elkartea
    Gazteen Etxebizitza Komunitarioa
    Gure Toki Elkartea
    Helduak Elkartea
    Ijito Herria
    Marokoko komunitatea
    Mexikoko komunitatea
    Niessen Elkartea
    Peñascal Koop.
    Ucrania-Euskadi Elkartea
    Venezuelako Komunitatea

Urretxu Zurrumurrurik Gabe

Aniztasun Mahaiko talde eragile batean bilduta, estrategia, metodologia eta edukiak lantzen ditugu, urtero, udaberrian zehar, hurrengo kurtso hasieran, udazkenean, alegia,
DBH 4ko ikasleekin garatzeko asmoz. Prozesu hau 3 etapa ezberdinetan banatuko da: errealitatea aztertu eta hausnarketa egin, estereotipo eta aurreiritzien funtzionamendua ezagutu, eta azkenik, sormena eta artearen bitartez, landutakoaren adierazpena taldeka.