0 emaitza erakusten

Gatazkak Kudeatzeko Taldea

XXI. mendeko gizarteetako gatazkak konplexuak dira eta erakundeen funtzionamendu-ereduak ez dira oso azkarrak, departamentuka funtzionatzen dutelako. Bi aldagai horien eraginez, batzuetan herritarren eskaerei ez zaie behar besteko arintasunez erantzuten, eta erantzunak ez dira oso eraginkorrak izaten.

Horren ondorioz, erakundeen utzikeria sentsazioa zabaltzen da. Horregatik guztiagatik, eta Pasaiako gizarteak bizi duen unea aintzat hartuta, bizikidetza sustatzeko ekintzekin batera, ezinbestekotzat jotzen da gizarte-alarma sortzen duten egoerei erantzuna bideratzea ahalbidetuko duen sistema bat egituratzea, bizikidetzaren aldeko jardunbide egokiak eta ekintzak eragingo dituena.

Aztoramendu soziala sortzen duten gatazken ezaugarria da hainbat pertsona-talderi eragiten dietela, eta, aldeek salaketak jarri edo esku-hartze judizialak egin arren, haiek konpontzea zaila dela, bertan eragiten duten hainbat aldagairengatik.

Gainera, denboran zehar irauten duten gatazkak dira, Udalaren zenbait arlo ukitzen dituzte, eta haietako bakoitzak, berak bakarrik, ezin dio egoerari aurre egin.

Gaztaka horiek modu integralean jorratzeko, egokia da udal-arloetako teknikariek adostutako jarduketa-protokolo bat lantzea.

Oinarrizko helburua da gatazkak betirako ez izatea eta, ahal den neurrian, esku-hartze arinak, prebentziozkoak eta integratzaileak egitea.

Beraz, Gatazkak Kudeatzeko Taldeak sortzen dira udal-arloen eta udalaz gaindikoen batasunetik, aztoramendu soziala sortu dezaketen egoerak jorratzeko eta gatazkak kudeatzeko diziplinaren ikuspegitik. Erabakiak hartzeko gaitasuna duten langile teknikoak izango dira parte-hartzaileak.

Giza Eskubideen Jardunaldiak

Giza Eskubideen nazioarteko eguna abenduaren 10an ospatzen da Nazio Batuen batzarrak Giza Eskubideen deklarazio unibertsala aldarrikatu baitzuen.

Egunaren harira, astebeteko programa zabala sortzen du Udalak kolektibo eta herriko nahiz inguruetako eragile desberdinekin Giza Eskubideen inguruan hausnartzeko. Zehazki, 2015 urterik aurrera Giza Eskubideen Astea deituriko egitarau eskaintzen da herritarrek parte har dezaten. Urtero gai zentral bat jartzen da erdigunean eta urraketa edota eskubide horren inguruan sortzen da diziplina desberdinez osaturik agenda.

Gure artean

Emakume etorkinen asteroko topaketak. Bi ordukoak izaten dira, eta kulturarteko bitartekotza-taldeak koordinatzen ditu. Bertan, emakumeek beren bizitzako esperientziak trukatzen dituzte, eta hortik abiatuta, beren egungo beharrak aztertu eta gune seguru bat eraiki ahal izango dute elkarrekin.

HarEman gizarte mentoretzarako programa

Mentoria soziala esku hartze sozialeko tresna bat da, eta zaurgarritasun egoeran dagoen pertsona baten (mentorizatua) eta beste pertsona bati laguntza boluntarioki eskaini nahi dion pertsonaren (mentorea) arteko harremana sustatzea du xede.

HARRERA ON gunea

Harrera On gunea ESKUBIDEAN Planaren bigarren lerro estrategikoaren barruan dago kokatuta (Adingabekoei harrera ona egitearen aldeko jarrera sustatzea, haien jatorria edozein izanda ere).

Programa honen helburu nagusia da haurrek elkarren artean jolas egin dezaten, elkar ezagutu dezaten, eta jolasgune bat izan dezaten haurrak izaten jarraitzeko. Adingabeko iritsi berrientzako eskola-orduz kanpoko jarduera da; euskara komunikazio-hizkuntza modura erabiliz, jolastu egiten dira, nora iritsi diren ulertzen dute, eta inguru berrira ohitzen dira.

Hori guztia nor bere kultura-identitatearen jabe dela, eta aniztasunaren aldeko errespetua sustatzen dela.

Taldeak adinen arabera banatzen dira: 6tik 8ra; 9tik 11ra; eta 12tik 16ra.

Harrera benetakoa izan dadin, taldeak elkartzeko denbora, gehienez ere, hiru urtera mugatu dugu, helburu nagusia haurrak eta gazteak udalerriko gune normalizatuetan txertatzea baita.

Hartzaileak: migrazio-prozesu bat bizi izan duten 6 eta 16 urte bitarteko haurrak eta gazteak.

Zerbitzua erabili ahal izateko interesdunak bi baldintza hauetako bat ere bete beharko du:

  1. Pasaiako udalerrian erroldatuta egotea.
  2. Ikasketak udalerriko hezkuntza-komunitate edo ikastetxe batean egitea.

Hiru artean

Banakako bitartekotza-proiektu bat da, eta bertan, bitartekari batek bitartekotza-lana egiten du jatorri etorkina duen pertsona baten eta beste pertsona baten artean (profesionala, partikularra, erakundea edo baliabidea). Helburua da haiek modu autonomoan moldatu eta gizarteratu daitezen laguntzea.

Igeri Kolore

Igeriketan trebatzeko ikastaroa da, egoera zaurgarrian dauden emakumeei zuzenduta. 

Saioak astean behin egiten dira, eguerdietan. Ikastaroak eskola-egutegia dauka. 
 

Ikusmira

Aurreko urtean Irunen erroldatutako etorkinei harrera egiteko proiektua. Asmoa da Irunek hainbat arlotan (instituzioak, haurrak eta gazteak, aisialdia, kultura, etab.) eskaintzen dituen baliabideak ezagutzera ematea eta topaketa- eta harreman-guneak sustatzea.