GURE LURRA Sembrando Futuro kongresua

Lurralde Oreka Berdea

 

GURE LURRA 6 Sembrando Futuro kongresua lehen sektorearen egunerokotasunean eragina duten bizipenak, gogoetak eta gaiak Gipuzkoako gizartearekin partekatzeko itzuli da.

Kongresuaren helburu nagusia, gizarteri gerturatzea eta lehen sektorearen nortasuna indartzea da, sektoreko eragileen lana eta gizarteari egiten dioten ekarpena, landaren eta hiriaren arteko topagune baten bitartez, balioan jarriz.

Gipuzkoa, desafioak desafio, orohar, herri txikien eta landa ingurunearen arteko kohesioari eusten jakin dion lurraldea da. Baserritarren lanaren eta zaintzaren emaitza da gure inguruko natura. Seigarren edizio honetan, landa-ingurune bizi eta lurralde oreka berde baten aldeko apustua egitearen garrantzia adierazi nahi dugu.

Kongresuan, inspirazio gisa, kanpo merkatuek eskaintzen dituzten aukerak aztertuko ditugu. Horiei esker, gure lurraldea kalitatezko eskualde gastronomiko gisa ezagutarazten dugu, kultura paregabea duena eta, zalantzarik gabe, baserritarrek egiten duten lanik gabe, ezinezkoa izango litzatekeena.

Kongresua datorren azaroaren 23an ospatuko da Kursaalean. Joan nahi baduzu, gorde data eta eman izena.

Kursaal Kongresu Jauregia  2023ko azaroak 23

Egitaraua

AKREDITAZIOAK 08:30-09:00
 

IREKIERA-BIDEOA 09:00
 

KONGRESUAREN HASIERA 09:30
 

 

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA

Gipuzkoako Diputatu Nagusia

  

1.BLOKEA: BERTAKOA, EZINBESTEKOA 09:30 - 11:45
 

9:30 -- LANDA-INGURUAREN ETA HIRIGUNEAREN ARTEKO KONEXIOA

 

Kalera irten gara landa-inguruaren eta hirigunearen arteko konexioa gertutik ezagutzeko.

9:45 -- CARL HONORÉ

 

Carl Honoré

Kazetaria

Carl Honoré kazetariak sari ugari jaso ditu bere ibilbidean, bestseller-en idazle txalotua da, eta gero eta handiagoa den «Slow Movement» mugimenduaren bozeramaile globala. Mezu soil bat zabaltzen du: mundu azkar honi arrakastaz aurre egiteko, abiadura txikitu behar da. Bere iritziz, azkarraren eta motelaren arteko oreka zuzena lortzeak, osasuna hobetzeaz gain, bizitzari sakontasun, plazer eta esanahi handiagoak ekar diezazkieke.

10:45 -- "EGUN BAT BASERRITAR BATEN BIZITZAN"

 

Eneritz Alberdi

Mandiola Goikoa baserria

Eneritz Alberdiren baserrira joan gara baserritar-bizitzaren egunerokoa nolakoa den gertutik ezagutzera. Kongresuan ere elkarrizketatuko dugu, bere bizipenak eta ibilbidea entzuteko.

11:00 -- MAHAI-INGURUA: Nola berma dezakegu Gipuzkoako nekazaritza-jarduera emergentzia klimatikoari aurre egiteko?

 

Zozketa zibiko baten bidez hautatutako 32 boluntariok Gipuzkoako Herritarren Batzarraren erabaki-prozesu batean parte hartu dute galdera garrantzitsu horri erantzuteko. Proiektuaren sustatzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia, Arantzazulab eta Telesforo Monzon eLab dira.

Batzarkideek landa-inguruko lehen sektoreari eta emergentzia klimatikoari buruzko ezagutzetan sakondu zuten, adituen aurkezpenei esker, eta bederatzi gomendio egin zituzten.

Kongresuan aztertuko dituzte zuzenean landa-inguruarekin lotutakoak eta horien gaineko aurrerapenak.

 

Mikel Azpiri - Gipuzkoako Foru Aldundia

Malen Dominguez - TMeLab

Naiara Goia - Arantzazulab

Ismael Mondragón - Gipuzkoako Foru Aldundia

Mikel Pagola - Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Herritarren Batzarrean parte hartu duten herritarrak

11:25 -- MAHAI-INGURUA: Baserria haurtzarotik ezagutzen.

 

Lehen sektoreko agenteen lanaren garrantzia azpimarratu ahal izateko, funtsezkoa da haurrak ere barne hartzen dituen plan berezi bat sortzea eta sustatzea. Kongresuan, irakasle batek, baserritar batek eta Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioko agente batek azalduko dituzte txikiak kontzientziatzeko beren ekimenak.

Nerea Tausche - Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioa

Eneko Goiburu - Ondarre Baserria

Emma Hidalgo - Aitxuri Herri Eskola

Lehen sektorearekin lotutako jardueretan eta esperientzietan parte hartu duten haurrak.

KAFEA HARTZEKO ATSEDENALDIA 11:45-12:15
 

2. BLOKEA: BERTAKOA, MUNDUARI IREKITA 12:15-14:15
 

12:15 -- LANDA-INGURUAREN ETA HIRIGUNEAREN ARTEKO KONEXIOA

 

Kalera irtengo gara berriro landa-inguruaren eta hirigunearen arteko konexioa gertutik ezagutzeko.

12:30 -- EDURNE PASABAN

 

EDURNE PASABAN

Alpinista

Alpinista, industria-ingeniari eta enpresaburu gipuzkoarra. 14 zortzimilakoak igo dituen munduko lehen emakumea da. Bere buruaren mugak eta muga profesionalak gainditu dituen pertsona baten istorioa da bere bizitza. Enpresaren munduarekiko eta naturarekiko lotura handia izan du betidanik. Bere esperientziaren bidez, helburuak ezartzeko, egoera zailetan oztopoei aurre egiteko –egon badaude sektorean– eta edozer ibilbide profesionaletan eta pertsonaletan aurre egin beharreko zalantzak eta zailtasunak kudeatzeko behar diren jarraibideak definitzen lagunduko digu.

13:30 -- ELKARRIZKETA. Euskal produktuak Erresuma Batuan.

 

Imanol Barcenilla

Zooteek

Zooteek enpresaren sortzailearekin hitz egiteko aukera izango dugu. Euskadiko elikagaiak, kalitate handikoak eta artisau erara ekoitzitakoak, Britainia Handiko merkatuan erreferente bilakatzeko misioa dauka. Bere esperientzia ez ezik, gure produktuak atzerriko merkatuetan saltzeko gomendioak eta hango kontsumitzaileen ezaugarriak ere azalduko dizkigu.

13:45 MAHAI-INGURUA: Atzerriko merkatuek eskaintzen dituzten aukera berriak.

 

Gipuzkoako lehen sektoreko foro estrategikoaren ordezkariak

Sektoreko parte-hartze prozesua

Bertako produktu gero eta gehiagok igarotzen dituzte mugak beste herrialde batzuetara. Horiei esker, gure lurraldea ezagutzen da: kalitate oneko eskualde gastronomiko bat, berdinik gabeko kultura duena. Sektoreko zenbait agente, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Londresen izan dira bertatik bertara ezagutzeko zer aukera dituzten Euskadiko produktuek beste merkatu batzuetara irekitzeko.

EGUNAREN LABURPENA ETA AMAIERA 14:15
 

 

XABIER ARRUTI

Lurralde Oreka Berdeko diputatua
BERTAKO PRODUKTUEN DASTAKETA 14:30
 

 

Izena eman nahi dut!