​​​​​​​

 

GURE LURRA kongresua

Baserria, gure orekaren giltzarria

 

 

Berriz ere, GURE LURRA 5 Sembrando Futuro Kongresuak, lehen sektoreari ikusgarritasuna eman nahi dio eta baserritarren eta herritarren arteko topagunea izaten jarraitu nahi du.

Bosgarren edizio honetan, baserritarren lana eta euskal baserriek etorkizun iraunkorragoa lortzeko duten garrantzia nabarmendu nahi ditugu. Nekazaritza eta elikadura-sistema funtsezkoak dira klima-aldaketari globalki erantzuteko. Haiek dira gure orekaren giltzarria.

Euskal baserriak Kongresuaren ardatz nagusia izanik, gaur egun oihartzun handiena duten eta askotan eskutik helduta doazen gai batzuk eztabaidatuko ditugu. Iraunkortasunaren kontzeptua pisu handia hartzen ari da Gipuzkoan, sasoiko eta hurbileko produktuen eskaria eta nekazaritza ekologikoa areagotuz. Hau dela eta, gure ingurunea eta ingurumena zaintzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan inplikazioa eta jarrera aktiboa garatzea eta elikadura jasangarria bezalako gai garrantzitsuak eztabaidatuko ditugu.

Datorren urriaren 26an Kursaalean izango gaituzu zain. Parte hartu nahi baduzu, gorde data eta eman izena. Laster bidaliko dizugu ekitaldiaren edukiari buruzko informazio gehiago.

 

 

Kursaal Kongresu Jauregia
2022ko urriak 26
 

Antzerki didaktikoa

Etxeko txikienek lehenengo sektorea ezagutzeko aukera ezin hobea!

Haurrek lehen sektoreak ematen dizkigun onurak ezagutu ahal izango dituzte Eneko eta Ixabel antzezlanaren bidez. Horren helburua da gure baserritarrek kalitatezko eta sasoiko produktu jasangarriak lortzeko egiten duten lanaren balioa azpimarratzea.

Egitaraua

AKREDITAZIOAK 08:30-09:15
 

IREKIERA-BIDEOA 09:15
 

 

      

KONGRESUAREN HASIERA 09:30
 

 

MARKEL OLANO ARRESE

Gipuzkoako Diputatu Nagusia

  

1.BLOKEA: BASERRIA, GURE OREKAREN GILTZARRIA 09:45 - 11:15
 

9:45 -- PEPE MUJICA

 

PEPE MUJICA

Uruguaiko presidente ohia

Uruguaiko presidente ohiak, ingurumenaren babesaren aldeko munduko ahots nagusietako batek, bere ideiei eta ibilbideari buruz hitz egingo digu, lehen sektoreko eragileek etorkizun jasangarriago bat lortzeko egiten duten lanaren balioa nabarmentzeko. Uruguairaino joango gara, gaur egun oihartzun handiena duten gaietako batzuei buruz zer iritzi duen jakiteko: ingurune eta ingurumen zainduak izatearen, kontsumo arduratsu eta jasangarria egitearen eta klima aldaketaren aurkako borrokaren garrantzia, besteak beste.

10:30 -- Elkarrizketa

10:45 -- Mahai ingurua

ATSEDENA ETA KAFEA 11:15-11:45
 

2.BLOKEA: INGURUNE JASANGARRI BATEN BILA 11:45-13:30
 

11:45 -- Eneko eta Ixabel antzezlanaren ondorioak

 

  

12:00 -- MARIO PICAZO

 

MARIO PICAZO

Meteorologoa

Meteorologoa, irakaslea eta telebistako aurkezlea. Pueblon (Colorado, Estatu Batuak) jaio zen 1965ean. Zientzia Fisikoak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean. 1993an, Espainiara iritsi, eta ingurumen-ingeniari lanetan hasi zen. 1995ean, Telecinco kateko albistegiko taldean sartu zen, meteorologiako buru gisa. 15 urtez egin zuen lan hori. Oso gustuko ditu fenomeno meteorologikoak eta herriaren jakinduria, eta hori oso nabarmena da Climas extremos telebista-saioan. Gainera, klima-aldaketari buruzko hiru liburu argitaratu ditu.

12:45 -- Elkarrizketa

13:00 -- Mahai-Ingurua

BERTAKO PRODUKTUEN DASTAKETA 13:30 - 14:45
 

3. BLOKEA: ELIKADURA JASANGARRIA 14:45-16:30
 

14:45 -- XEVI VERDAGUER

 

XEVI VERDAGUER

Psikoneuroimmunologoa

Psikoneuroimmunologoa, zientzia-dibulgatzailea, nutrizionista eta fisioterapeuta. Cuídate eta Transforma tu salud liburuen egilea. Xevi, osasunari buruz duen ikuspuntua dela-eta, lehen mailako profesional bihurtu da ohiko medikuntzaz bestelako aukerak bilatzen dituzten pazienteentzako. Besteak beste, elikadura jasangarriaren garrantziaz jabetzen eta jaten dugunaren eta horrek gure osasunean duen eraginaren arteko erlazioa ezagutzen lagunduko digu.

15:30 -- Elkarrizketa

15:45 -- Mahai ingurua

EGUNAREN LABURPENA ETA AMAIERA 16:15
 

 

JABIER LARRAÑAGA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuko diputatua.

   

 

Izena eman nahi dut!

Lege oharra

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimentzen dituzun datuak zurekin harremanetan jartzeko soilik erabiliko ditu. Indarrean dagoen datu babesen araudiarekin bat, jakinarazten zaizu zure oniritziarekin ematen dituzun datu pertsonalak ondorengo tratamendua izango dutela:

Tratamenduaren arduraduna: Diputatu Nagusiaren Kabinetea

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak: dbo@gipuzkoa.eus

Tratamenduaren helburua: Diputatu Nagusiaren Kabineteko eta Etorkizuna Eraikiz dinamikako ekimen eta deialdiak jakin araztea.

Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa: interesdunak adostasuna adierazi duelako.

Datu pertsonalik ez zaie lagako hirugarrenei. Konfidentzialtasun osoz tratatuko dira.

Segurtasun neurriak: legez ezarritako neurrien babesean gordeko dira.

Gordetzeko epea: Mugagabea, helburua betetzen den bitartean.

Pertsonen eskubideak Interesdunek beraien datuak atzitu ahal izango dituzte, eta datuak zuzentzeko eskatu; eta, hala badagokio, datuak ezabatzeko, datuei aurka egiteko edo tratamendua murrizteko eskatu, ondorengo helbidera eskaera bat bidaliz dbo@gipuzkoa.eus