Indarkeria matxistaren biktimak, lagunduko dizugu.

Jakin ezazu zer hartu behar duzun kontuan indarkeria-kasu bat zehazteko.

Donostia: 24/365 zerbitzua

Sexu indarkeriaren biktima diren emakumeentzako Gipuzkoako Foru Aldundiaren arreta zerbitzuan hartuko zaitugu, Gros auzoko Kale Berria 10. zenbakian.

Arrasate: aldez aurretik eskatuta

Aldez aurretik eskatu eta zure egoera baloratu ondoren, Arrasateko Uribarri Etorbideko 5ean dagoen lokalean hartuko zaitugu.