Herritarren Batzarraren gomendioak

 

 

Zozketa zibikoaren bidez aukeratutako 32 herritarrek 40 orduko deliberazio-prozesuan parte hartu dute. 2022ko azaroa eta 2023ko urtarrila bitartean lau asteburuetan elkartu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako erronkari erantzun eta proposatutako galderari gomendioak egiteko: Nola bermatu dezakegu Gipuzkoako nekazal-jarduera klima-larrialdiari aurre egiteko?


Lehenengo saioetan batzarkideek aditu eta arituen aurkezpenak entzun dituzte, lehen sektorea eta klima larrialdiari buruz informazioa jasotzeko. Ondoren, tokiko erronkei erantzunak bilatzeko, deliberatu egin dute, eta azkenik, galderari erantzuteko gomendio-kolektiboak idatzi dituzte.


Urtarrilaren 14ko saioan batzarkideek 9 gomendio hauek aurkeztu dizkiote, Eider Mendoza Gobernantza diputatua buru izan duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritzari:

  1. Landa eremuko jabeei konpentsazio ekonomiko bat itzuli zerbitzu ekosistemikoetan dituzten ekarpen kopuruaren arabera eta gizarteari balio hauek zabaldu. 
  2. Baso gestioa sustatu I+D bitartez eta sektore estrategikoa bihurtuz.
  3. Lehen sektorea estrategiko bihurtzea, balorazio ekonomikotik ekosistemikora igaroz, tartean diren eragileen parte-hartzearen bidez.
  4. Gizartea haurtzarotik kontzientziatzea/sentsibilizatzea, nekazaritzaren eta klima-aldaketaren munduari dagokionez.
  5. Lehen sektorea gaztetzeko neurriak aztertzea.
  6. KM. 0 sustatzea 1. ekoizpen-fasetik.
  7. Nekazaritza ekologiko estrategikoa sustatzea, lehiakortasuna, produktibitatea eta merkaturatzea handitzeko erakunde bat sortuz/zabalduz.
  8. Tokiko produktua sustatzea, hobari fiskalak egokituz.
  9. Baserri misto profesionala sustatzea.

Proposamen bakoitzaren babes-maila bozkatu da, eta gomendio guztiek, bat izan ezik (%78ak onartu zuen) %80ko babes maila gainditu dute.  


Gomendio bakoitzaren inguruan azalpena jaso da: deskripzioa-zertan datza egindako proposamena eta justifikazioa-zergatik proposatu da. Xehetasunak jasotzen dituen dokumentua hemen ikusi eta deskargatu daiteke.

Batzarra deitzean hartutako konpromisoari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak gomendio bakoitzari idatziz erantzun dio, eta 2023ko martxoaren 14an erantzunak aurkezteko ekitaldi publiko bat antolatu zen. Ondoren, beste hiru saio burutu dira, gomendioei emandako erantzunen betetze-mailaren berri batzarkideekin partekatzeko, Aldundiko ordezkarien eskutik: 2023ko urrian, 2024ko ekainean eta 2025eko maiatzean (azken saio honi buruzko informazioa laster zabalduko dugu).

Jarraian, kontu-ematearen lau une horietan aurkeztutako dokumentuetarako estekak aurkituko dituzu: