Beheko irudian jasotzen da Herritarren Batzarren antolaera modu grafikoan:
Gipuzkoako Herritarren Batzarraren egutegi orokorra hau da:
Gipuzkoako Herritarren Batzarraren MARKOA
Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren partaidetzarako abian jar ditzakeen tresnak, Herritarren Partaidetzako 5/2018 Foru Arauak, azaroaren 12koak, arautzen ditu. Bere 27. eta 28. artikuluetan daude jasota Deliberaziozko Demokrazia markoari erantzuten dioten prozesu eta tresna desberdinak. Deliberazio tresna hauen artean kokatzen dira Herritarren Batzarrak orohar, eta baita ELGAK (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) zehaztutako irizpideak jarraituaz antolatu den Gipuzkoako Herritarren Batzar hau ere.
Demokrazia Deliberatiboaren markoari erantzuten diote. Herritarren Batzarra da deliberazio-prozesu ordezkatzaileak inplementatzeko modu bat. Deliberazio-prozesu ordezkatzailea izeneko prozesuan zera egiten da: herritarren askotariko profilen adierazgarri den pertsona-talde batek informazioa aztertzen du, adostasuna bilatzeko deliberatu eta agintari publikoei zuzendutako gomendio zehatzak garatzen ditu. Prozesu hauek formatu desberdinak dituzte, besteak beste: herritarren batzarrak, epaimahaiak edo panelak.
Deliberazio-prozesu ordezkatzaile modu hau ezaugarritzeko, ELGAk (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) hiru elementu gako ezarri ditu:
Zeri erantzuten dio Herritarren Batzarrak?
Lege markoa - Foru Araua
Herritarren batzarraren elementu gakoak (ELGA)
Orokorrean Herritarren Batzarretan honako urratsak jarraitzen dira:
5. Erakunde publiko komanditarioak erantzuna emango die proposatutako gomendioei.
Nola egiten du lan herritar batzar batek?
Herritarren Batzarrak ez dira berriak nazioartean; 70. hamarkadatik aurkitu ditzazkegu hainbat herrialdetan, azken urtetan indarra hartu badute ere. Jarraian kasu batzuk:
Azken urte hauetan, hainbat Herritarren Batzarrek klimaren gaia landu dute:
Knowledge Network On Climate Assemblies (KNOCA) sareak Klima Herritar Batzarren ezagutza jaso eta partekatzen du.
Batzar gehienak gai zehatz bati erantzuteko antolatzen dira. Hala ere, badago sakoneko mugimendu bat batzar horiek instituzionalizatzeko lanean diharduena; nazioarteko bi adibide dira Ostbelgien eta Paris.