Lege markoa - Foru Araua

Herritarren Partaidetza demokraziaren oinarrian kokatzen da, sistema beraren funtsa da eta maila ezberdinetako araudiak egiten dio erreferentzia.

Demokraziak egoki funtzionatu dezan sistema politikoak dimentsio ezberdinak behar ditu: ordezkaritza sistema (Demokrazia Ordezkatzailea), demokrazia zuzena (Zuzena) eta jarduketa publikoen inguruko eztabaida edo elkarrizketak biltzen dituena (Deliberaziozkoa). Hiru dimentsioak dira beharrezkoak, osagarriak eta demokraziaren oinarri.

Gipuzkoan, 90. hamarkadan hasi ziren jada herritarren deliberazio esperientzia eta tresna desberdinak antolatzen eta testuinguru honetan, lehen aldia izango da ELGAK (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) zehaztutako irizpideak jarraituaz antolatuko den Gipuzkoako Herritarren Batzar hau.

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren partaidetzarako abian jar ditzakeen tresnak, Herritarren Partaidetzako 5/2018 Foru Arauak, azaroaren 12koak, arautzen ditu. Bere 27. eta 28. artikuluetan daude jasota Deliberaziozko Demokrazia markoari erantzuten dioten prozesu eta tresna desberdinak. Deliberazio tresna hauen artean kokatzen dira Herritarren Batzarrak orohar, eta baita ELGAK (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) zehaztutako irizpideak jarraituaz antolatu den Gipuzkoako Herritarren Batzar hau ere.