Herritarren Batzarraren gomendioak

Zozketa zibikoaren bidez aukeratutako 32 herritarrek 40 orduko deliberazio-prozesuan parte hartu dute. 2022ko azaroa eta 2023ko urtarrila bitartean lau asteburuetan elkartu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako erronkari erantzun eta proposatutako galderari gomendioak egiteko: Nola bermatu dezakegu Gipuzkoako nekazal-jarduera klima-larrialdiari aurre egiteko?


Lehenengo saioetan batzarkideek aditu eta arituen aurkezpenak entzun dituzte, lehen sektorea eta klima larrialdiari buruz informazioa jasotzeko. Ondoren, tokiko erronkei erantzunak bilatzeko, deliberatu egin dute, eta azkenik, galderari erantzuteko gomendio-kolektiboak idatzi dituzte.


Urtarrilaren 14ko saioan batzarkideek 9 gomendio hauek aurkeztu dizkiote, Eider Mendoza Gobernantza diputatua buru izan duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritzari:

  1. Landa eremuko jabeei konpentsazio ekonomiko bat itzuli zerbitzu ekosistemikoetan dituzten ekarpen kopuruaren arabera eta gizarteari balio hauek zabaldu. 
  2. Baso gestioa sustatu I+D bitartez eta sektore estrategikoa bihurtuz.
  3. Lehen sektorea estrategiko bihurtzea, balorazio ekonomikotik ekosistemikora igaroz, tartean diren eragileen parte-hartzearen bidez.
  4. Gizartea haurtzarotik kontzientziatzea/sentsibilizatzea, nekazaritzaren eta klima-aldaketaren munduari dagokionez.
  5. Lehen sektorea gaztetzeko neurriak aztertzea.
  6. KM. 0 sustatzea 1. ekoizpen-fasetik.
  7. Nekazaritza ekologiko estrategikoa sustatzea, lehiakortasuna, produktibitatea eta merkaturatzea handitzeko erakunde bat sortuz/zabalduz.
  8. Tokiko produktua sustatzea, hobari fiskalak egokituz.
  9. Baserri misto profesionala sustatzea.

Proposamen bakoitzaren babes-maila bozkatu da, eta gomendio guztiek, bat izan ezik (%78ak onartu zuen) %80ko babes maila gainditu dute.  


Gomendio bakoitzaren inguruan azalpena jaso da: deskripzioa-zertan datza egindako proposamena eta justifikazioa-zergatik proposatu da. Xehetasunak jasotzen dituen dokumentua hemen ikusi eta deskargatu daiteke.


Batzarra deitzean hartutako konpromisoari helduz, Gipuzkoako Foru Aldundiak gomendio bakoitza idatziz erantzungo du; eta 2023ko martxoaren 14an erantzunak aurkezteko ekitaldi publikoa izango da Foru Aldundian bertanGomendioak jasotzen dituen dokumentua hemen ikusi eta deskargatu daiteke.

Beste bi datetan, neurrien inplementazioari buruzko informazioa partekatuko delako konpromisoa hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, zehazki: 2023ko Urrian eta 2024ko urrian. 

2023ko azaroaren 15ean, bigarren itzultze-saioa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako konpromiso bakoitzean 2023an egindako ekintzak eta abiatutako lana aurkeztu dizkie batzarkideei, ondorengo dokumentuan jaso dira xehetasunak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontu-ematea jasotzeko dokumentua.