Ekitaldi proposamenak Gipuzkoa Kultura webgunearen bitartez egin daitezke ekainaren 1era arte
Gehiago irakurri
"Ondarea bizirik! Patrimonio vivo", aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, gure ondarea bizirik mantentzen dituzten moduak aztertzera gonbidatzen gaituzte: artisau-lanbideen bidez, kontserbatzeko eta zaintzeko tekniken bitartez, zaintzen duten komunitateei esker eta, batez ere, transmisioari esker.
Errezeta tradizionalak nola mantentzen dira belaunaldiz belaunaldi? Edo museoetako aretoei erreparatzen badiegu, ba al dakigu zer dagoen koadro batek mendeen ondoren bizirik jarrai dezakeenaren atzean? Gure ingururari erreparatuz gero, gure herriak eta hiriak gaur egun direnak izango lirateke pertsona anonimo askoren babes eta lan zaintza anonimorik gabe?
Inguruan daukagunari erreparatzen diogunean, ondarea gizarte osoan dagoen elementu bizia dela ikusten dugu.
2023ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu gure ondarea bizirik mantentzen laguntzen duten elementuak aztertzera:
Komunitatea ondarearen zati bat da
Komunitatea ondarearen zati gisa onartzeko aukera: ondarea onartu, zaindu, zabaldu eta transmititzen duen komunitateak, bere lankidetza, bere ondarea onartzen duena ere ezinbestekoa da bizirik mantentzen jarraitzeko. Zaindu beharreko ondarearen zati garrantzitsu bat ere bada, adibidez, ahozko ondarea edo ondare immateriala.
Kontserbazioa, babesa eta zaintza
Ondarea bizirik mantentzen jarraitzeko egiten diren lan guztiak ezagutaraztea. Ondarea bizirik dago eta bizirik jarraitzea nahi dugu. Zaindari ikusezinak badira ondareaz gozatzen jarrai dezagun arduratzen direnak: elkarteak, ondarea babesten duten legeak eta organoak: historialariak, etnografoak, zaharberritzaileak…
Memoria
Ahozko memoria lantzearen garrantzia, eura zaintzea. Gu geu ondarearen memoria izatea, memoria kolektiboari balioa ematea.
Ondare biziaren eragile aktiboak, lanbide tradizionalen garrantzia: artisauak, ondarea bizirik iraunarazten duten pertsonak, belaunaldiz belaunaldi transmititzen direnak, galtzen ez direnak (ikazkinak, zahatogileak).
Ondarearen transmisioa
Ondarea legatu bat da, etorkizunerako uzten dugun aztarna. Nor garen erakuts diezagukeen elementu bat. Ondarea transmititzeko beharra dago, inguratzen gaituen eta bizirik dirauen ondareari balioa emateko.
Ondarearen Europako Jardunaldien zortzigarren edizoan, zure unea iritsi da, jaso duzun ondare baliotsu hori ezagutarazteko, herritarrek eskuragarri izan dezaten eta etorkizun jasangarriagoa lortzen laguntzeko.
Nola parte hartu?
Apirilaren 17ean egin zen informazio bileraren bideoan programari buruzko informazioa aurkituko duzu.
Prestatu dugun parte hartzeko gidan xehetasun guztiak aurkituko dituzu.
Nola bidali zure proposamena?
Apirilaren 17tik ekainaren 1ra arte Gipuzkoa Kultura dagoen formulario honen bidez.
Zalantzak?
Idatzi bulego teknikora: gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus edo gipuzkoa.oej@gmail.com.
Kontsulta ezazu 2022eko ekitaldi guztiak hemen
2022eko Ondarearen Europako Jardunaldien programa irisgarria euskaraz
Kultura-ondarean interesa duten eragile, elkarte, enpresa, erakunde publiko, erakunde eta entitate kulturalak.
Jardunaldien komunikazioa eta zabalkundea (programa, webgunea, sare sozialak eta komunikabideen bidez).
Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira. Ate irekien jardunaldi modura daude sortuak eta aurrekaririk gabeko arrakasta ukan dute Europa osoan. 50 estatu kide baino gehiagok parte hartzen dute ondarearen hedapenerako ekitaldi handi honetan.
Ondarearen Europako Jardunaldien helburua anitza da:
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak 2016an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren bitartez, Lurralde hau ere Europako proiektu handiaren parte dela erabaki zuen. Haren balioa, han zuzen, ondarea ohikoaz aparteko modu batean herritarrengana hurbilduz, data jakin batzuetan iraganarekin lotzen gaituen ondare hori balioan jartzean datza, eta hura eguneratu, gaurkotu eta ukigarri bilakatzen du. Iragana baterakoa eta kolektiboa dela erakusten duen ikuspegi batetik loturak finkatzeko aukera ematen digu, eta komunitate modura gure nortasuna indartzea ahalbidetzen digu.
Egun horretatik Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen dira irailean eta urrian, Arabako eta Bizkaiko aldundiekin batera.
Europako agintariek Jardunaldien urteko leloa zehaztuta, lelo hori adostasunez interpretatzen da hiru Lurraldeetan.
Kultura Zuzendaritzaren eginkizuna proiektua bultzatzea eta ainguraketa-puntu modura baliagarri izan dadin lortzea da, zenbait baliabide eskuragarri ipiniz Jardunaldiak antolatu, komunikatu eta hedatzeko. Protagonistaren zeregina kultura eragileek, museok, Udaletako kultura arloko teknikariek, turismoko teknikariek, berdintasunekoek, orotariko elkarteek, artxibategiek, liburutegiek edota jarduera berezi hori edo horiek (bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak, etab.) antolatzeko ardura duten partikularrek bete behar dute. Jardunaldi horiek hezurmamituko dute Ondarearen Europako Jardunaldien programa Gipuzkoan. Eta batez ere, protagonismoa herritarrengan dago.
Proiektu honetan Iñaki Arrieta irakaslearen lankidetza dago, Gizarte Antropologiako Graduan irakasle, eta baita kultura zerbitzuen K6 enpresarena ere, proiektuaren idazkaritza teknikoaz arduratzen dena.
Ekitaldi proposamenak Gipuzkoa Kultura webgunearen bitartez egin daitezke ekainaren 1era arte
Gehiago irakurri
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak aurtengo edizioa aurkeztu du, ondare bizia ardatz izango duena. Ekimena urrian egingo da, «Ondarea bizirik! Patrimonio vivo» leloarekin.
Gehiago irakurri
Ekitaldi proposamenak Gipuzkoa Kultura webgunearen bitartez egin daitezke ekainak 1era arte
Gehiago irakurri
"Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible" lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldien zazpigarren edizioak, inoiz baino gehiago, gure ondarearen jasangarritasuna aztertzera gonbidatzen gaituzte..
Ondareaz modu jasangarri batean gozatzera animatzen gaituzte, ondarea babesteko eta belaunaldi berriek ere ondare horrekin gozatzeko. .
Gure iraganetik ikasteko aukera ematen digu. Kulturaren laguntzaz, aurrerapen iraunkorra izango buen etorkizun bat irudikatzeko, non pertsona guztiak parte izango dira.
Informazio gehiago"Guztion ondarea, guztiok parte! Patrimonio accesible e inclusivo ", aurten Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, inguratzen gaituena deskubritzera eta herritarrentzako eskuragarri egitera gonbidatzen gaituzte, garenak izatea eragiten digun jasotako herentzia horren hedapenean inklusiboak izatera.
Ondarearen Europako jardunaldiek ondarea pertsona guztiei zabaltzea dute helburu. Kultura-ondarea gure gizartearen isla da, gure aniztasunaren eta berau osatzen duten balio, sinesmen eta tradizioen erakusgarri. Horregatik da hain garrantzitsua komunitateek beren kultura-ondarerako sarbidea izatea.
Seigarren edizio honetan, Ondarearen Europako Jardunaldiek ondarea berdintasunez eta unibertsalki eskuratzea sustatu nahi dute.
Informazio gehiago"Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y Educación" goiburuaren azpian Ondarearen Europako Jardunaldiek inoiz baino gehiago, herritarrek gure ingurumenea ezaguraraztera gonbidatzen gaituzte eta gu jaso dugun herentziaz gozatzeko aukera emango digute, hau baita gure nortasunaren oinarria. Baina, ba al dakigu begiratzen? Edo, aurreko belanaudiek egindakoarekin liluratzeko gaitasuna galdu al dugu? Ondarea hezkuntza baliabide boteretsua da, oraina zalantzan jartzeko eta etorkizuna asmatzeko balio duena; inspiratzailea da. Iraganetik zer erreskatatu dezakezu zure mundua hobeto ulertzeko eta biharkoa proiektatzeko? Zer erakutsi, irakatsi edo transmititu ahal dezakezu?
Informazio gehiagoHautatutako gaia Artea eta Entretenimendua izan da. Ondarea, plazara! Nuestro patrimonio a escena, esloganaren pean, publikoak ondare entretenigarrienak topatuko ditu.Gure aisialdia ez da bakarrik gure eginbeharrengandik alde egiteko erabiltzen dugun denbora, honek gure nortasuna definitzen du: futbol talde bateko kideak gara, zinemazaleak… Gauza hauen guztien atzean ondarea dago. Ondarearen Europako Jardunaldiak aukera ezin hobeak dira gure ondare entretenigarria erakusteko. Ondarea ospatu dezagun!
Informazio gehiagoHautatutako gaia, Ondarea, emakumearen herentzia, abagune bikaina da emakumeak kultura legatu material eta ez-materialaren sorkuntzan, transmisioan eta kontserbazioan egiten duen ekarpena eta emakumeak gure kultura ondarean duen ordezkaritza jorratzeko. Era berean, emakumearen paperak gure kultura ondarearen sorrerari dagokionez gizartean duen aitorpen eskasa agerian jartzeko oso aukera ona dela uste dugu.
Informazio gehiagoEuropako Kontseiluak 2017. urte honen deialdia egiteko hautatutako gaia da Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat. Gai hori gure baterako proiektuan Paisaia bizia. Gure kultura paisaien eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara orotariko faktoreek eragin duten eraldaketa batzuen ondorio modura hurbiltzea da asmoa, gaur egun, gure nortasun eta kulturaren parte den elementu gisa eta, era berean, hiru Lurraldeen artean harreman-puntu garrantzitsuak ezartzeko aukera ematen duena.
Informazio gehiagoAurtengo Europako leloa honakoa izan da: Migrazioak eta Kultura Ondarea.
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak 2016an ekimen hori lehen aldiz Gipuzkoara zabaldu nahi izan du bere ondarearen hedapena eta ospakizuna bultzatzeko, Bizkaiko Aldundiaren adibideari jarraiki, urte asko daramatzana Jardunaldi horiek ospatzen. Edizio honetan Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundiak elkarlanean aritu dira eta Etxetik kanpo leloa partekatu dute.
Batasuneko instituzioek ondareari buruzko Europako jardunaldietarako hautatutako gaia abagune bikaina da migrazio-mugimenduek, kasu honetan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ondare artistiko eta kulturalean duten eraginean erreparatzeko
Informazio gehiago