Nerabeekin begirada kritikoa lantzen

 

Gaur egun sare sozialak eta, oro har, Internet eztabaida publikorako gune bihurtu dira; baina arrazoiaren gainetik, desinformazioa eta emozioak sustatzen dituen ingurunea dira. Nerabe eta Gazteek Sarean nabigatzeko, edukiak kontsumitzeko eta informazioa jasotzeko duten moduak azaleko pentsamendua bultzatzen du, analisi kritiko eta sakonaren kaltetan.

Horrek ondorio indibidual eta kolektiboak sortzen ditu: gorroto-diskurtsoen gorakada, pornografia eredu gisa hartzea, genero-indarkeria, homofobia, jazarpena, desberdinkeria, era guztietako erradikalismoak… Testuinguru horretan, pentsamendu kritikoan indarra jartzen duen balioen heziketa inoiz baino beharrezkoagoa da.

 

"Zabaldu B-egia!" proiektuaren helburu nagusia da Gipuzkoako nerabeei begirada zabaltzen laguntzea, ingurune digitalean modu seguru eta arduratsuan nabigatzeko. Programa honek lagundu nahi die kontsumitzen dituzten edukien aurrean ikuspegi kritikoa izaten, informazioaren egiazkotasuna eta fidagarritasuna zalantzan jartzeko tresnak eskuratzen, manipulazio-arriskiez jabetzen eta norbere iritzi eta pentsamenduak osatu eta defendatzeko gai izaten.

Hala, hainbat material prestatu ditugu haur, nerabe eta gazteekin lanean aritzen garen profesionalentzat:

 

Begirada kritikoaren 10 gakoak

DESKARGATU HEMEN

B-EGIA aktibatzeko 9 Dinamika

DESKARGATU HEMEN

Beste baliabide batzuk

IKUSI HEMEN

 

Begirada kritikoa trebatzeko hainbat baliabide:

 

Pentsamendu kritikoa eta diskurtso ukatzaileen prebentzioa gazteen artean (GIDA DIDAKTIKOA)

Pentsamendu kritikoa eta diskurtsoukatzaileen prebentzioa gazteen artean 12 eta 18 urte bitarteko gazteekin lan egiten duten hezitzaileentzako gida didaktikoa da. Genero-indarkeria, klima-aldaketa edo COVID ‑ 19 bezalako gaiekin lotutako gorroto eta ukapen diskurtsoak lantzeko tresnak eta jarduerak eskaintzen ditu. Helburua errealitatearen konplexutasunaz kontzientziatzea da, eta gazteei gaitasun kritikoak ematea informazio diskriminatzaileak edo erainagarriak detektatzeko eta desmuntatzeko, gizarte-bidegabekeriaren aurrean jarrera proaktiboa sustatuz.

 

Be Critical ikastaroa

Be Critical pentsamendu kritikoa, argumentazioa eta egunero jasotzen dugun informazioaren aurrean aztertzeko gaitasuna indartzeko diseinatutako online ikastaroa da. Jarduera praktikoen bidez, ikastaroak iturriak zalantzan jartzera, sesgoak identifikatzera eta erabaki informatuak hartzera gonbidatzen du. Profesionalentzako, irakasleentzako eta arlo digitalean begirada kritiko eta arduratsuagoa garatzeko interesa duen edonorentzako baliabidea da.

 

Eraser, pentsamendu kritikoa indartzeko online jolasa

ERASER hezkuntza-baliabide gamifikatua da, gazteen pentsamendu kritikoa indartzeko bereziki sotua. Lau modulu interaktibotan zehar, taldean edo banaka egingo dute lan, Interneten benetako desinformazio-kasuak (buloak, fake news eta iruzurrak) ebatziz. Ikastaroak tresna praktikoak eta estrategiak eskaintzen ditu albiste faltsuak detektatzeko, baita gida pedagogikoak eta teoria lantzen ditu. 

 

Efecto MIL: Gazteak sare sozialak arduraz erabiltzeko edukiak sortzen

Efecto MIL 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako hezkuntza-ekimen bat da, sare sozialen erabilera arduratsua sustatzen duena. Parte-hartzaileek minutu bateko bideoak sortzen dituzte Instagram edo TikTokerako. Gai desbedinak lantzen dituzte: Fake news, online jazarpena, mendekotasuna, gorroto-diskurtsoak edo erronka biral arriskutsuak, helburua da beren ingurunea eta komunitatea arrisku digital horien inguruan sentsibilizatzea.

 

Mentes AMI: ikasgeletan pentsamendu kritikoa eta alfabetatze mediatikoa sustatzen duten proiektuak bultzatzea.

Mentes AMI gazteen artean alfabetatze mediatikoa eta informazionala (AMI) sustatzen duten hezkuntza-proiektu berritzaileak aitortzen eta ikusarazten dituen ekimena da Bere helburua pentsamendu kritikoa, hedabideen azterketa eta informazioaren erabilera arduratsua bultzatzea da, estatu osoko ikastetxeetan garatutako jardunbide egokiak nabarmentzen ditu.

 

Stop and think: ikasi aurretik gogoeta sustatzea

Stop and Think 7 eta 10 urte bitarteko haurrentzako hezkuntza-programa digital britainiarra da, ideia kontraintuitiboak lantzeko diseinatua. 30 saio laburren bidez (15 min, astean hiru aldiz 10 asteetan zehar), jarduera interaktiboekin lan egiten dute, eta jarduera horiek gogoeta sustatzen dute ikaskuntzaren aurretik, hasierako blokeo kognitiboak gainditzen lagunduz 

 

Pentsatzen irakasteko beharra