Gure txaloak zuretzat

 

Bizitzen ari garena ez da erraza inorentzat, ezta zuretzat ere: bat-batean dena eten, eta etxean geratu behar izan duzu! Orain, berriz, kalera irten zaitezke, baina ez nahi duzun moduan. Eta, hala ere, egoera zailenean ere zure onena ematen dakizu, PRIMERAN ari zara!!

 

Jakin nahiko genuke egoera honek zertara bultzatu zaituen, zugan zer atera duen, zure alderdi dibertigarria, pentsalaria, solidarioa, pailazoa, lasaia, sortzailea, langilea, ameslaria, emozioz betea, arrazoitsua, bihurria, aktiboa, hausnartzailea, dinamikoa, lagunkoia... Eta hori guztia hemen jaso.

 

Asko duzu esateko eta zure jarrera eredugarria izan daiteke guztiontzat. Beraz, animatu, igo eta erakutsi zure argazkia, poema, marrazkia, collage-a, istorio laburra, etab.... hori kontatzeko.


Material guztiak webgune honetan erakutsiko ditugu, bide batez, zuek, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteak, txalotzeko. Eta gure sare sozialetan ere zabalduko ditugu #gazteakIrteten traolarekin.


Ekimen hau maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Parte-hartzaileak hiru adin-tartetan banatuko dira (11 urte arte, 12-17 urte,  18-25 urte) eta, epe hori amaitzean, sari bat (90 euroko kultura bonoa) banatuko da horietako bakoitzean, zozketa bidez.

 

Galeria

 

Mila esker bidalitako lanengatik! Gure txaloak zuentzat! Gogoratu oraindik baduzula epea, maiatzaren 31ra arte! Animatu eta parte-hartu!

  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2
  • Descripción foto 3
  • Descripción foto 4
  • Descripción foto 5
  • Descripción foto 6
  • Descripción foto 7
  • Descripción foto 8
  • Descripción foto 9
  • Descripción foto 10
  • Descripción foto 11
  • Descripción foto 12
  • Descripción foto 13
  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2
  • Descripción foto 3
  • Descripción foto 4
  • Descripción foto 5
  • Descripción foto 6
  • Descripción foto 7
  • Descripción foto 8
  • Descripción foto 9
  • Descripción foto 10
  • Descripción foto 11
  • Descripción foto 12
  • Descripción foto 13

Nola parte hartu?

 

Parte hartzeko, bete beheko formularioa. Oso erraza da. Erakutsi nahi diguzun hori gurekin partekatzeko, argazki bat atera behar diozu zure lanari (argazkia denean salbu).

Ondoren, gure sare sozialetan partekatuko ditugu #gazteakIrteten traola erabiliz

Artxiboak, gehienez ere, 5 MB izan beharko ditu.

Gure txaloak zuentzat dira.

 

Animo #GazteakEtxean #GazteakIrteten

18 urte baino gutxiago badituzu, guraso/turoreen baimena behar duzu

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimentzen dituzun datuak zurekin harremanetan jartzeko soilik erabiliko ditu. Indarrean dagoen datu babesen araudiarekin bat, jakinarazten zaizu zure oniritziarekin ematen dituzun datu pertsonalak ondorengo tratamendua izango dutela:

Tratamenduaren arduraduna: Gipuzkoako Foru Aldundia

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak: dbo@gipuzkoa.eus

Tratamenduaren helburua: #GureTxaloakZuretzat jarduerari eta honi lotutako ekitaldiei buruzko informazioa zabaltzea.

Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa: interesdunak adostasuna adierazi duelako.

Datu pertsonalik ez zaie lagako hirugarrenei. Konfidentzialtasun osoz tratatuko dira.

Segurtasun neurriak: legez ezarritako neurrien babesean gordeko dira.

Gordetzeko epea: Mugagabea, helburua betetzen den bitartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zozketarako jasotzen diren irudiak webgune honetan argitaratuko dituela jakinarazten dizu.

Pertsonen eskubideak Interesdunek beraien datuak atzitu ahal izango dituzte, eta datuak zuzentzeko eskatu; eta, hala badagokio, datuak ezabatzeko, datuei aurka egiteko edo tratamendua murrizteko eskatu, ondorengo helbidera eskaera bat bidaliz dbo@gipuzkoa.eus