Teknikariak hasi dira ikuskapen bisitak egiten baserri bideen lanak bukatu eta justifikatu dituzten herrietara

Irailean hasi zituzten ikuskapen bisitak

-ren irudia
 Teknikariak hasi dira ikuskapen bisitak egiten baserri bideen lanak bukatu eta justifikatu dituzten herrietara

Pasa den martxoaren 3an plazaratu zen baserri bideak konpontzeko 2017ko diru-laguntzen deialdia. Martxoaren 24an epea bukatu ostean 74 udal eta beste tokiko entitatek aurkeztu zituzten eskariak.

Uztailaren 24an ebazpena plazaratu zen eta ordu ezkero, obra lanak bukatu eta justifikatu dituzten herrietara bisitak egiten hasi dira teknikariak.