lurralde oreka
Gure eginkizun nagusia da lurraldearen garapen ekonomikoan sektore eta eskualde guztien arteko oreka bermatzea.
- gipuzkoa
- Lurralde Oreka
- Hasiera
Orain Herri Txikiak
Gipuzkoako lurraldearen eremurik zabalena landa eremua da eta landa eremu honetan kokatzen diren udalerri txikiak Gipuzkoako udalerrien %50 baino gehiago dira.
Lurralde Oreka Zuzendaritzak bermatu nahi du Gipuzkoako landa eremuetako biztanleek hiri eremuetako biztanleek bezalako zerbitzu, azpiegitura eta bizi kalitate aukera berdinak edukitzea: herri txikietako telekomunikazio sareen zerbitzuen garapena eta ezarpena sustatzea, biztanleen bizitza kalitatea hobetzea, eta jarduera ekonomikoak eta hezkuntza eta aisialdi jarduerak garatzeko behar diren baldintzak sortzea …
Lurralde Oreka Departamentuaren helburua da Gipuzkoako lurralde oreka sustatzea, lurralde sistema deszentralizatu baten bidez, eta landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko lankidetzaren bidez. Egituretan ahulagoak diren landa udalerriak indartzea, eta hango biztanleen bizi eta lan baldintzak eta ingurune garatuagoetako biztanleenak bat etor daitezen sustatzea.
Departamentuak udalekin eta landa garapeneko elkarteekin Lurralde Orekako estrategiak eta programak prestatu eta partekatzen ditu, hala nola tokiko ekimen berritzaileak bultzatu eta babestu.
Azken Albisteak
“Gipuzkoako Desioen Basoa” ekitaldiak 120 pertsona bildu ditu Mutrikun
BSTK Basotik Fundazioak 120 pertsona inguru elkartu ditu Mutrikun, “Gipuzkoako Desioen Basoa” ekimenaren bidez, zuhaitz-landaketa kolektiboa eta parte-hartzaileen desioak uztartuz.
Hiru foru aldundiek Nekazaritzako Belaunaldien Erreleborako Bitartekaritza Bulegoa aktibatu dute
Funtsezko tresna da ustiategien jarraipena ziurtatzeko eta Euskadin nekazaritza-belaunaldi berriari bidea irekitzeko