Banda Zabal Ultra-azkarreko behatokia “euskadibandazabala.eus” eguneratu da

Euskal behatokiari esker, orain, Internet konexioak Gipuzkoan duen bilakaera jakin dezakezu. Teknologia berri honen helburua da lurraldean Banda Zabal Ultra-azkarraren egoerari buruzko informazioa helaraztea.

Erabilerraza eta uneoro eskuragarri dagoen webgunea da. Honi esker, herritarrek, Banda Zabal Ultra-azkarraren hedapena denbora errealean ezagut dezakete.

Zure jabegoak duen interneteko konexioaren bilakaera ezagutzeko, hauek dira jarraitu beharreko urrats guztiak:

  1. Sartu esteka honetan:
    https://www.euskadibandazabala.eus/index.php?idm=eu
  2. Egin klik “Ataria” aukeran, eta sartu aplikazioak berak adierazten dituen datu guztiak: udalerria, kalea eta zenbakia.
  3. Jarraian, koloretako puntu txikiak dituen mapa bat ikusiko duzu:
    • Berde argia: Zure jabegoak interneterako konexioa du, zorionak! Datu hau okerra bada, jarri lehenbailehen harremanetan Foru Aldundiarekin, zure eskualdeko Landa Garapenerako Elkartearekin edo Etorlurrekin.
      • Gipuzkoako Foru Aldundia: 943 11 21 11
      • Etorlur: 943 33 75 56
    • Urdina: Subentzioa martxan dago eta beharrezkoak diren instalakuntza guztiak egiten ari dira.
    • Gorria: Gaur egun ez du Internet konexiorik eta ez dago estalduran. Etorkizuneko laguntzetan instalatuko da Banda Zabal Ultra-azkarra zure eraikinean.