Atzealdea Gipuzkoa, ekonomia soziala sustatzeko duen lurralde-garapen ereduagatik aitortua

Gipuzkoa, ekonomia soziala sustatzeko duen lurralde-garapen ereduagatik aitortua

Gipuzkoako hiriburuan egin da gaur, otsailak 24, Donostia 2023ko Ekonomia Sozialaren hiriburuaren aurkezpen-ekitaldia.

-ren irudia

Gipuzkoako hiriburuan  egin da gaur, otsailak 24, Donostia 2023ko Ekonomia Sozialaren hiriburuaren aurkezpen-ekitaldia, Gureak gizarteratze-enpresaren egoitzan. Bertan izan dira Donostiako Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundikoa, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko, Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresarien Konfederazioko eta  Euskadiko Konfederazioan Kooperatibako ordezkariak, baita Gizarte Ekonomiarekin lotura duten enpresa, elkarte eta erakundetako arduradunak ere. “Pertsonak ekonomiaren erdigunean” izango da Donostiaren 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren leloa.

Hiriburutzaren aurkezpenean parte hartu duten erakundeek jarduera-programa bat aurkeztu dute gaur, bere balio sozial eta ekonomikoaren ekarpena eta eremu sozioekonomiko honek  Gipuzkoan duen garrantzia agerian uzteko.

Donostia 2023 ekonomia sozialaren hiriburu izendatu zuen 2022ko urriaren 28 antolatu zen ekonomia sozialaren sustapenerako Kontseiluak. Donostiaren izendapena, Gipuzkoako lurraldeak ekonomia sozialaren garapenean egin duen eta egiten ari den bidearen eta lanaren errekonozimendua da.

Gipuzkoak bere lurraldea garatzeko  ezaugarritzat hartu du ekonomia soziala, Gipuzkoa iraganean, orainean eta etorkizunean izan nahi duenaren ezaugarriak  (balioak eta egiteko eta izateko erak) barneratzen dituen eredua:

-             Pertsona ekonomiaren oinarrian  koketzen duelako

-             Enpresen lurrealdearekiko (errotzea) eta pertsonekiko (enplegua, garapen pertsonala eta profesionala) konpromisoa ahalbideratzen duelako

-  Gizartean eragin eraldatzailea duen garapen sozioekonomikoko eredua delako

-             Bertoko gaitasunak balioan jartzen dituelako

- Gizarte kohesioa sustatzen duelako.

-             Gure helburu garrantzitsuena lortzeko ezinbesteko lagun delako: Europan ezberdintasun tasa txikiena duen izatea (gaurko GINI: 25,3)

Hau horrela, Gipuzkoan gaur egun ekonomia sozialak duen eragina isladatzen dituzten zenbait datu nabarmen:

Gipuzkoako enplegu osoaren % 10,2

Industrian sortutako enpleguaren %20,1

Ekonomia sozialak BPGri egiten dion ekarpenaren % 61a sektore industrialari dagokio.