Partaidetza finantzarioa

Esparru honetan sartuko diren ekintzak eta jarduerak izango dira, I+G+b bideratuaren, enpresarako tresna eta esperientzien garaoenaren eta zabalkundearen nahiz kontzientziaren bitartez, pertsonek antolakuntzetan eta enpresetan duten partaidetza, modu eta gradu diferenteetan, sustatzen laguntzan dutenak

Partaidetza finantzarioak begien bistako abantailak dakarzkie bai langileei eta baita enpresei eta Lurraldeari ere.

Langileen partaidetza finantzarioko edozein formula, baldin egokiro lantzen bada, eredugarri bilaka daiteke enpresak eskualdatzeko; gainera, enpresaren epe luzeko interesak babestuko ditu.

Langileek enpresetan finantzarioki parte hartzea edozein modutan (etekinetan zati bat izatea; kapitalean partizipazioak izatea; errendimenduaren araberako ordainketa, eta abar) sustatu beharreko parte hartzeko modua da.

Ondorioz, ulertzen da beharrezkoa dela adostasun bat bilatzea enpresa osatzen duten agente sozio-ekonomikoen artean eta ekonomia eta lurralde kudeatzen duen eremu publikoen artean.

 

Partaidetza finantzarioko edozein ereduk printzipio orokor hauek bete behar ditu, besteak beste:

  • Izan behar du langileek beren enpresan duten beste partaidetza-moduen osagarri. Eta erabili behar da erregulartasunez eta irauteko bokazioarekin.
  • Horrelako formulak diseinatu eta erabakitzean, langileen ordezkaritzari eta sindikatuei kontsultatu behar zaie, eta haien adostasuna eskuratu.
  • Langileen partaidetza finantzarioko ereduek kontuan hartu behar dituzte beste enpresatan aplikatu diren irtenbideak, enpresa horien neurria eta sektorea zeinahi direlarik ere, eta langileen eskubideak babestu behar dituzte.
  • Langileen partaidetza finantzarioko formulekin bat egiteak borondatezkoa izan behar du, eta baita formula horietan parte hartzeak ere. Eta formula horiek gai izan behar dute langileak orokorrean mesedetzeko.
  • Nola enpresa pribatuetan hala publikoetan aplikatu beharko lirateke.
  • Arreta handiz aztertu behar dira genero berdintasunean izan ditzaketen ondorioak.
 

Partaidetza finantzarioari buruzko aktualitatea

Employee Share Ownership – The European policy hItzaldia europako parlamentuan

2019ko martxoaren 6an EFES entitateak (European Federation of Employee Share Ownership – Langileek Partaidetutako Enpresen Europear Federazioa) hitzaldi bat antolatu zuen europako parlamentuan Europear Batasunak enpresetako jabetzen langileen partaidetzaren, europear ekintza plan baten beharraren eta Europa guztian langileen parte-hartzeak duen onuren sentsibilizazioaren inguruan.

Irakurri gehiago
+