Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresetan pertsonen parte hartzea sustatzeko 2023 deialdiko laguntzak argitaratu ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresetan pertsonen parte hartzea sustatzeko 2023 deialdiko laguntzak argitaratu ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak gaur argitaratu dira GAOan Pertsonen enpresetako parte hartzea bultzatzeko dirulaguntzak

-ren irudia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak gaur argitaratu dira GAOan Pertsonen enpresetako parte hartzea bultzatzeko dirulaguntzak Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programaren barruan.

Dirulaguntza hauek, Gipuzkoan pertsonetan oinarritutako enpresa eredu parte-hartzaileagoak sustatzea, enpresetan pertsonen partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez kalitatezko enpleguaren eta jasangarritasun hirukoitzaren oinarrizko osagai gisa dute xede.

Azken urteetan arlo honetan  garatutako estrategia eta politikekin jarraituz, enpresetan eskuhartzeak, enpresa sarean sentsibilizazio eta dinamizazio ekintzak, ikerketa eta ezagutzaren sorkuntza besteak beste dira laguntza programa honen bidez garatu daitezkeen proiektuak ondoko eremuetan:

— Kudeaketan partaidetza.

— Erabaki estrategikoetan partaidetza.

— Emaitzetan partaidetza.

— Kapitalean partaidetza.

— Emakumeen partaidetza erabakiak hartzeko esparruetan.

Programa horren barruan, partaidetzako prosezuak garatzen ahalbidetuko dituzten enpresa barruko eta kanpoko aldeko testuinguruak garatzeko ( kulturak, lan inguruneak, aniztasuna, enplegagarritasuna, berdintasuna pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromisoa, 5.0 antolaketak, bitzitza osoan zeharreko ikaskuntza, etorkizuneko enplegua, hezkuntza sistema…..) laguntzak ere bideratzen dira.

Martxoaren 21ean eguerdiko 12:00etan amaitzen da proiektuak aurkezteko epea.

Informazio gehiago