Atzealdea Employee Share Ownership – The European policy hItzaldia europako parlamentuan

Employee Share Ownership – The European policy hItzaldia europako parlamentuan

2019ko martxoaren 6an EFES entitateak (European Federation of Employee Share Ownership – Langileek Partaidetutako Enpresen Europear Federazioa) hitzaldi bat antolatu zuen europako parlamentuan Europear Batasunak enpresetako jabetzen langileen partaidetzaren, europear ekintza plan baten beharraren eta Europa guztian langileen parte-hartzeak duen onuren sentsibilizazioaren inguruan.

-ren irudia

Hitzaldian, praktika onen adibideak, aditu eta enpresetan jabetzan parte hartzen duten/ akziodunak diren  langileen iritziak, europear ekintza plan baten beharra eta hori lortzeko jorratu behar den bidea partekatu ziren.

Langile guztiengatik partetatutako jabetza europako politikaren azken 30 urteen helburuetako bat izan da. Gaur egun, 10 milioi dira Europear langile akziodunak. Zenbateko hau, ez da EEBBetan dagoenera iristen, sei aldiz handiagoa dena.

Testuinguru honetan kokatzen da europear ekintza plan bat jartzeko beharra, langileek enpresetako akziodunak izatearen onuren inguruan.

Europear ekintza planaren aldarrikapena, europako politiketan ibilbide luzea dauka. 2000. Urteko Europako Kontseiluak eskatu zuen, 2002. Urtean Komisioak iragarri zuen eta 2014. Urtean Proiektu pilotu bat prestatu zen. Behar hau, 2018ko urriaren 23ko Europear Parlamentuaren Ebazpenaren bidez berretsi zen.

Langileek jabetzan parte-hartzearen onura positiboak agerikoak dira langileentzan, enpresentzat eta gizartearentzat.

Hitzaldi horretan, EFES-k sustatu diuen bi ekimenen berri eman zen ere:

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du langileek partaidetutako enpresak sustatzeko apostua. Hori dela eta, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako eta Ogasun eta Finantza Departamentuen ordezkaritza bat jardunaldian parte hartu zuen ASLEko ordezkaritza batekin.

Hitzaldiaren informazioa eta dokumentazioa: ikusi