Atzealdea Enpresako partaidetza soziala, krisiari erantzunez

Enpresako partaidetza soziala, krisiari erantzunez

2013ko urtarrilaren 17an, KOLDO MITXELENA Kulturuneko (KMK) ekitaldi aretoan, mahai-inguru bat egin zen, NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak antolatuta, NOTICIAS DE GIPUZKOAk enpresetako partaidetza sozialaren inguruan sustatutako Gipuzkoa 2020 Foroaren lan dokumentuaren aurkezpenaren ildotik.

-ren irudia

Ekitaldi horretan, hiru enpresaren egoera azaldu zuten: Ekide S.L., Oscar Sevillano gerentearen bidez; Royde S. Coop., NER Group taldekoa, Mikel Agirre presidentearen bidez, eta Elkor S.L., Aitor Garaño gerentearen bidez. Haiekin batera izan zen Berrikuntzaren Sustapeneko zuzendaria, Oscar Usetxi.

Carlos Etxeberri (Noticias de Gipuzkoako korrespontsal ekonomikoa) moderatzaile lanetan eta parte-hartzaileen artean Jon Peli Uriguen (Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatua) eta Oscar Usetxi (Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendaria) izan zituen ekitaldian, aipaturiko hiru enpresek pertsonek enpresan duten partaidetza bideratzeko eginiko bidea azaldu zen (alderdi, modu eta maila desberdinei dagokienez). Amaitzeko, bertaratutako jendearekin (100 pertsona baino gehiago) egin zen gaiari buruzko eztabaida.

Ekitaldiaren bukaeran, Gipuzkoa 2020 Foroak antolaketa aldaketari buruz eta, zehazki, pertsonek erakunde eta enpresetan duten partaidetzari buruz eginiko hausnarketak eta ekarpenak biltzen dituen agiri bat banatu zen.

Eguna: 2013ko urtarrilaren 17a