Atzealdea Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko programaren 2017ko deialdia

Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko programaren 2017ko deialdia

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, enpresetan parte-hartzea sustatzeko duen estrategiaren barruan, 2017. Urteko laguntza programa atera du "Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko programa" izenburupean.

-ren irudia

Partaidetzaren sustapena ekonomia, gizarte eta lurralde esparruetan oinarrizko elementuetako bat da Departamentutik bultzatu nahi den aurrera egiteko ereduan.

Lurraldeak aurrera egiteko eredu bat, enpresen lehiakortasuna hobetzen duten eta lurraldearen gizarte eta ekonomia baldintzak hobetzeko lagungarri diren politika eta praktika operatiboetan oinarritua. Hala, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren garapena elkarrekin erlazionatuta dauden elementutzat jotzen dira, Gipuzkoako herritarren etorkizuneko ongizatean eragina baitute.

Eta non, pertsonekiko, enpresarekiko eta lurraldearekiko konpromiso politikak gizarte bidezkoago eta bateratuago bat sortzeko, beharrezkoa du, besteak beste ekonomia lehiakorrago eta jasangarriago bat; partaidetza gehien bultzatzen duten enpresen antolakuntza ereduak oinarritzat dituena, eta lurraldearekin lotura handiagoa eta hobeagoa duena. Horretarako beharrezkoak dira konpromisoa, erantzunkidetasuna eta eraldaketa.

Enpresaren aldeko apustu horrek, besteak beste, balioa aitortzen dio egiten duen ekarpen sozial eta ekonomikoari, eta, hala, partaidetza bultzatzen duten ahalik eta enpresa gehien izatearen aldeko apustua egiten da, enpresa horietan lehiakortasunaren elementu bereizgarri baitira errenta banaketa egokia, proiektu partekatu eta jasangarrien konfigurazioa, kalitatezko enplegua, ardura pertsona guztien artean banatzea eta ingurunearekiko konpromisoa.

Enpresek lidergoa beren gain hartu behar dute, helburuak eta jarduera ekonomikoak gizartearekin batzeko. Balio ekonomikoa sortu behar da, era berean gizartearentzako balioa ere sortuko duena, bere beharrei eta erronkei ekiterako orduan. Enpresek beren helburuen arrakasta gizarte aurrerapenarekin lotu behar dute. Helburua da enpresaren lehiakortasuna hobetzea eta, aldi berean, lanean jarduten duen lurralde-eremuetako baldintza ekonomiko eta sozialak hobetzen laguntzea; beste modu batean esanda, enpresetan eta horien inguruan, prozesu, harreman eta erabakien multzo bat taxutzea, ideiak balio eta emaitza bihurtzeko egiten den bideari buruz (diseinatu, egin eta eraldatu). Alegia, beren gaitasunak gizartearentzat baliagarria den proposamen bilakatzen dituzten enpresak.

Azken finean, pertsonak oinarri dituen eta lurraldean errotuta dauden erakundeak bultzatu nahi dira eta horren aldeko testuinguruak sortu, aipatutako garapen eredurako lagungarri eta horrekiko koherenteak diren dinamiken garapenaren bidez, pertsonen eta lurraldearen gaitasunak garatuz horren funtsezko faktoreak izanik elkarrenganako konfiantza eta ikasteko ahalmena; eta, gizartearen eraldaketa sustatuz, pertsonen, enpresen eta lurralde/gizartearen arteko konpromisoa osatzeko.

Helburu hauek oinarri izanda, "Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko" programa bidez, batetik, era zuzen batean partaidetza (kudeaketa, emaitzak eta kapitalean) antolakuntza modu berriak erabiliz, pertsona guztien erabaki ahalmena handitzeko enpresetan eta antolakuntzetan bultzatzen ditutuzten proiektuen, , garapena sustatu nahi da.

Eta bestetik, aipatutako testuinguruak eraiki, enpresetan eta lurraldean partaidetza efektiboa eta erreala ahalbidetuko dituzten baldintzak sortuz, hurrengo gaiekin erlazioa duten alderdiak garatzen dituzten proiektuen bidez: lantoki eraldatzaileak, adimen kolektiboa, pertsonentzako, enpresentzako eta lurraldearentzako funtsezko gaitasunak, kalitatezko enplegua eta lanpostuak, etorkizuneko enplegu/lana eta enplegu iraunkorra, elkarlana eta konpromisoa bultzatzen duten elementu ukiezinak, beharrei, erronkei eta aukerei erantzuteko modu berriak, tokian tokiko ekonomiaren abantailak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen aukerak, enpresetako eragiketetan eta erabakitzeko prozesuetan, eragile guztiak barneratzea, iraunkortasun hirukoitza, ebaluazioa, balioztatzea eta hedapena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko departamentuaren parte-hartze handiagoa duten enpresa ereduak sustatzeko estrategiak izaera integraleko esku hartze bat jasotzen du maila desberdinetan egituratzen dena (beraien artean estuki lotuta):: I+G+B, tresnen garapena, esperientzi pilotuen gauzatzea, eta difusioa eta balorizazioa. Programa hau estrategia honen parte da eta enpresetan langileen partaidetza sustatzeko fiskalitate eta finantzaketa arloetan abian jarritako ekimenekin eta Etorkizuna Eraikiz dinamikaren koordinazioarekin osatzen da.

Pertsonen partaidetza enpresetan, Foru Aldundiko Ekonomia Suspertzeko Planean eta Kudeaketa Planean txertatzen den ekimen estrategiko bat da.