Atzealdea Langileen konpromisoa eta horiek enpresaren parte sentitzea dira XXI. mendeko enpresek dituzten erronka handienetakoak

Langileen konpromisoa eta horiek enpresaren parte sentitzea dira XXI. mendeko enpresek dituzten erronka handienetakoak

Duela gutxi argitaratutako langileen enpresarekiko konpromisoari buruzko Gallup "State of the Global Workplace" ikerlanak adierazten duenez, langileen % 13 bakarrik daude beren enpleguarekin eta enpresarekin konprometituta, eta % 24k aktiboki ez konprometituta daudela adierazi dute.

-ren irudia

Azterlanaren arabera, pertsona konprometituak grinaz lan egiten dutenak eta beren burua enpresaren parte garrantzitsutzat dutenak dira; halaber, antolamenduaren garapena sustatu eta berrikuntza gidatzen duten pertsonak dira. Era berean, azterlanak agerian uzten du pertsonen konpromisoaren eta enpresaren emaitzen arteko lotura zuzena dagoela . Azken txosten horrek langileen partaidetza eta konpromisoa eta enpresen errendimendua hobetzeko lidergoa dutenek egin dezaketeenari buruzko informazioa eskaintzen du. Bertan, besteak beste, datu hauek azaltzen dira : langileen konpromisoari buruzko datuen eskualdeko analisiak; mundu osoko Gallup aholkulari taldearen estatu mailako ezagutzak; konpromisoak erakunde eta banakako jardueraren gain duen eraginari buruzko begirada bat; azkenik, enpresek beraien langileen konpromisoa handitu ahal izateko informazioa.

Txostenak lantokiei buruzko Gallup-en ikerlanaren ondorioak jasotzen ditu, 2011tik 2012ra 140 estatu baino gehiagotan egin direnak. Langileen konpromisoaren inguruko aurreko Gallup txostenaren jarraipena da, alegia, 2009tik 2010era bitarteko datuak barne hartzen dituenarena. Azterlanak pertsonen konpromiso maila aztertzen du, errendimendu adierazleen hobekuntzari lotutako 12 elementu hauek oinarritzat hartuta :

  1. Badakit zer espero duten nigandik lanean.
  2. Nire lana ondo egiteko beharrezko materiala eta baliabideak ditut.
  3. Lanean, hoberen egiten dudana egiteko aukera izaten dut egunero.
  4. Azken zazpi egunetan, ondo egindako lana aintzatetsi didate.
  5. Arduraduna edo lankideak nire ongizate pertsonalaz arduratzen dira.
  6. Erakundean nire garapenean aurrera egitera bultzatezen nauten pertsonak daude.
  7. Lanean, dirudienez, nire iritzia kontuan hartzen da.
  8. Nire erakundearen misioa edo helburuak nire enplegua garrantzitsua dela sentiarazten dit.
  9. Nire lankideak kalitatezko lana egitearekin konprometituta daude.
  10. Lagun on bat dut lanean.
  11. Azken sei hilabeteetan, lanean norbaitek eman ditudan aurrerapausoei buruz hitz egin dit.
  12. Azken urtean ikasteko eta hobetzeko aukera izan dut.

Elementu horien identifikazioa hainbat urtetan egindako ikerketen eta elkarrizketen ondorioa izan da. Hain zuzen ere, 195 herrialdetako 25 milioi langileri banatu zaizkie inkestak, 70 hizkuntzatan baino gehiagotan.

Ikerlana zuzendu duten ikertzaileen arabera, langileen konpromiso handia duten erakundeen edo negozio unitateen emaitza ekonomikoak konpromiso txikiagoa duten langileak dituzten enpresenak baino lau aldiz hobeak izan ohi dira. Beraz, pertsonen kudeaketaren arloko profesionalek langileen konpromiso mailak areagotzeari eta sustatzeari ekin beharko diote datozen urteetan. Zeregin hori, enpresa motaren arabera, oso zaila izan daiteke

Iturria: www.gallup.com