Atzealdea Pertsonek enpresetan parte hartzea: Gipuzkoa Berritzen elkartearen lan ildoetako bat

Pertsonek enpresetan parte hartzea: Gipuzkoa Berritzen elkartearen lan ildoetako bat

Gipuzkoa Berritzen elkartearen parte hartzeari buruzko lan taldeak pertsonek elkarteetan parte hartzea sustatu eta bultzatu nahi du eta, horretarako, Gipuzkoan arlo honetan lanean ari diren eragile, instituzio eta erakundeen laguntza du.

-ren irudia

Taldearen helburua Gipuzkoako elkarteetan kultura parte-hartzailea bultzatzea da. Hala, hasiera batean, partaidetza eredu ezberdinak bereizten ditu: kudeaketako partaidetza, emaitzetako partaidetza eta akzioetako partaidetza.

Zerga eta finantza mekanismoak garatu ditu, jabetzan parte hartzea ahalbidetzeko, eta, horren harira, ildo bereko beste lan batzuk alderatu ditu.

Era berean, aipatu mekanismoak ezartzeko prest agertu diren 5 enpresarekin proposamenera atxikitako agiri bat sinatu zuen.

Gipuzkoa Berritzen berrikuntza sustatzeko elkartea Gipuzkoan berrikuntza garatu nahi duten pertsonek osatzen eta kudeatzen dute.

Iturria: Gipuzkoa Berritzen