Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak zerbitzu bereziak jarriko ditu eta Lurraldebuseko lineak indartuko ditu Kilometroak -era joateko

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, zerbitzu horiek igande honetan, urriaren 5ean, izango dira.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak zerbitzu bereziak jarriko ditu eta Lurraldebuseko lineak indartuko ditu Kilometroak -era joateko

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Herritarrek eguneroko joan-etorrietan garraio publikoaren aldeko apustua egin dezaten nahi dugu, baita Kilometroak bezelako ekimenetarako sarbidea izateko ere; izan ere, medio jasangarria eta erosoa izateaz gain, seguruena ere bada. Horregatik, beste udalerri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu martxan, hala nahi duten pertsona guztiek, autoa duten ala ez alde batera utzita, Kilometroak ekimenaz gozatzeko aukera izan dezaten. Horrelakoetan garraio publikoa indartzea erabilera sustatzeko modu bikaina da, eta, beraz, ohitura jasangarriagoak ezartzea herritarren artean, batez ere gazteen artean, baita itzulera segurua ziurtatzea ere".

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak zerbitzu bereziak jarriko ditu eta Lurraldebuseko hainbat linea indartuko ditu igande honetan, urriaren 5ean, Elgoibarren ospatuko den Kilometroak jaiaren harira.

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, gun horretan zerbitzu bereziak egongo dira DG07 linean Elgoibarren geldialdia eginez, bi espedizio berri 9:15ean eta 9:45ean Eskoriatzatik eta hiru Donostiatik 13:00etan, 17:30ean eta 18:30ean irtenda. Era berean, Elgoibarko geltokia Donostiatik 14:00etan ateratzen den ibilbidean sartuko da. Halaber, egun osoan zehar, UK05 (Zestoa > Azpeitia > Azkoitia > Elgoibar > Eibar > Ermua), DB02 (Ermua > Donostia) eta DB04 (Mallabia > Deba > Ondarroa) lineetako zerbitzuak indartuko dira.

"Herritarrek eguneroko joan-etorrietan garraio publikoaren aldeko apustua egin dezaten nahi dugu, baita Kilometroak bezelako ekimenetarako sarbidea izateko ere; izan ere, medio jasangarria eta erosoa izateaz gain, seguruena ere bada. Horregatik, beste udalerri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu martxan, hala nahi duten pertsona guztiek, autoa duten ala ez alde batera utzita, Kilometroak ekimenaz gozatzeko aukera izan dezaten. Horrelakoetan garraio publikoa indartzea erabilera sustatzeko modu bikaina da, eta, beraz, ohitura jasangarriagoak ezartzea herritarren artean, batez ere gazteen artean, baita itzulera segurua ziurtatzea ere", adierazi du Azahara Dominguez diputatuak, eta zehaztu du ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango direla.