Salgaien eta bidaiarien errepideko garraioa baimen bat lortzearen mende dago. Izapidetzeko eta emateko administrazio eskuduna, oro har, enpresaren helbide fiskala dagoen tokikoa da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikokoa, berriz, Foru Aldundiarena. Baimena eman ondoren, kontsulta publikoko Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatzen da.

Baimenen sailkapen hau ezartzen da: 

Publikoak:
Jarduera nagusia garraioa duten enpresentzat. Pertsona juridiko eskatzaileek nortasun propioa eta independentea izan behar dute, irabazi asmoz jardun behar dute, eta beren eskrituretan adierazi behar dute garraio publikoa beren helburu sozialaren parte dela

Pribatu osagarriak:
Garraioarekin zerikusirik ez duen jarduera nagusi bat duten baina salgaiak edo lotutako pertsonak lekualdatu behar dituzten enpresentzat, beren helburuak bete ahal izateko beharrezko osagarri gisa.

Izapideak egiteko eskuliburua

Garraio motaren arabera aurkeztu beharreko agiriak

Tramitea nola egin

Sinadura elektronikoa

Garraioarekin lotutako izapideak egiteko, beharrezkoa da sinadura elektroniko bat izatea garraio-baimenaren titularraren izenean, dela pertsona fisikoa, dela juridikoa. Sinadura elektronikorako hainbat aukera daude. Ezagunenak IZENPE, NAN digitala eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak emandakoa dira.

"Autofirma" programa deskargatzea gomendatzen da, sinadura elektronikoarekin arazo asko aurrezten baititu, bai NANarekin, bai IZENPErekin.

Aholkularitzak edo gestoriak

Gestoria edo aholkularitza bidez jarduten baduzu: Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan alta emanda egon beharko du, 001K modalitatean.

Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen baduzue edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar baduzue, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko duzue Ministerioaren egoitza elektronikoan.

Tasa ordaintzea

Tasak beti joan behar du garraio-txartelaren titularraren izenean, dela pertsona fisikoa, dela juridikoa

Tasa ordaindu ondoren, programak Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren egoitza elektronikora bideratuko gaitu.