Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen errefortzuak jarriko ditu urriaren 11n, Aian Gipuzkoan Gazte Tourra dela eta

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, Gipuzkoan Gazte Tourraren ospakizuna dela eta, urriaren 11n, larunbata, Aia, Orio eta Zarautz lotzen dituen UK08 linearen zerbitzuak indartuko dira 16:50etik 23:35era.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen errefortzuak jarriko ditu urriaren 11n, Aian Gipuzkoan Gazte Tourra dela eta

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan, beste udalerri batzuetan egiten ari garen bezala, Lurraldebusen zerbitzuak indartuko ditugu, herritarrei interesatzen zaizkien kultur ekitaldietara modu seguru eta erosoan hurbiltzeko aukera izan dezaten, hala nola, kasu honetan, urriaren 11n Aian egingo diren Gipuzkoako Gazte Tourreko kontzertuetara. Herritarrek, ibilgailu pribatua izan ala ez, aisialdirako sarbidea izan dezaten eskaintzen dugun garraio publikoko zerbitzua indartzea oso modu garrantzitsua da haien segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko, batez ere gazteena".

Goizane Álvarez, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua: "Gipuzkoako Gazte Tourra musika eta kultura lurralde osoko gazteei hurbiltzeko apustu garbia da, haientzat pentsatutako topaguneak sortuz. Gipuzkoako gazteek kalitatezko esperientzia kulturalak bizitzeko aukera izatea nahi dugu, beren herrietatik irten gabe, eta modu seguruan, garraio erraztasunekin eta baldintza berdinetan egin dezaten "

Jon Ander Azpiroz, Aiako alkatea: "Herri txikietan ezinbestekoa iruditzen zaigu garraio publikoa izatea ekitaldietara joan ahal izateko, batez ere gazteei zuzenduta daudenei eta, horregatik, beti bezala eskerrak eman nahi dizkiot Gipuzkoako Foru Aldundiari".

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzuak indartuko ditu datorren larunbatean, urriaren 11n, Aian egingo den Gipuzkoako Gazte Tourra dela eta.

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, urriaren 11n, larunbata, Aia, Orio eta Zarautz lotzen dituen UK08 linearen zerbitzuak indartuko dira 16:50etik 23:35era. Zehazki, 16:50etik 22:50era Oriotik irten, 20 minutu geroago Aiatik igaro eta  Zarautzen amaitzen diren espedizioak, eta beste noranzkoan Zarauztik 17:55ean, 19:55ean eta 21:55ean irteten direnak, Aiatik ere 20 minutu geroago igaro eta Orion amaitzen direnak.

"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan, beste udalerri batzuetan egiten ari garen bezala, Lurraldebusen zerbitzuak indartuko ditugu, herritarrei interesatzen zaizkien kultur ekitaldietara modu seguru eta erosoan hurbiltzeko aukera izan dezaten, hala nola, kasu honetan, urriaren 11n Aian egingo diren Gipuzkoako Gazte Tourreko kontzertuetara. Herritarrek, ibilgailu pribatua izan ala ez, aisialdirako sarbidea izan dezaten eskaintzen dugun garraio publikoko zerbitzua indartzea oso modu garrantzitsua da haien segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko, batez ere gazteena", nabarmendu du Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Bestalde, Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak azpimarratu duenez, "Gipuzkoan Gazte Tourra musika eta kultura lurralde osoko gazteei hurbiltzeko apustu garbia da, haientzat pentsatutako topaguneak sortuz. Gipuzkoako gazteek kalitatezko esperientzia kulturalak bizitzeko aukera izatea nahi dugu, beren herrietatik irten gabe, eta modu seguruan, garraio erraztasunekin eta baldintza berdinetan egin dezaten". 

Bestalde, Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak azpimarratu duenez, "herri txikietan funtsezkoa iruditzen zaigu garraio publikoa izatea ekitaldietara joan ahal izateko, batez ere gazteei zuzenduta daudenei, eta, horregatik, beti bezala eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Foru Aldundiari".