Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak malententzako lekua duen autobus bat jarriko du Hondarribiko aireportuko linean abenduaren 1etik aurrera

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, modu honetan erantzuna ematen zaio linea honen erabiltzaileek eta gidariek egin duten eskariari.

#language('DGN-THE-viewImage') Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak malententzako lekua duen autobus bat jarriko du Hondarribiko aireportuko linean abenduaren 1etik aurrera

Datorren astelehenetik aurrera, abenduaren 1etik aurrera, Hondarribiko aireportua eta Donostia lotzen dituen E21 lineak amaleta-euskarriak dituen ibilgailu bat izango du. Hala adierazi du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko diputatu Azahara Dominguezek, eta gogorarazi du bere departamentua Lurraldebusen emakida berria abian jartzen ari dela Oarsoaldean eta Bidasoan, eta, besteak beste, aireportuaren eta Donostiako erdigunearen arteko linea zuzena aurreikusten duela (BI01). "Emakida berri hau martxan jarri arte, eta dauden beharrak kontuan hartuta, maletentzako tokia duen autobusak E21ean emango du zerbitzua, une honetan horrek ematen baitio zerbitzua aireportuari. Linea berria martxan dagoenean, autobus berriak beteko du ibilbide hori", azaldu du foru aldundiko arduradunak.


Azahara Domínguezek adierazi duenez, autobus hori ostegunean aurkeztu zen Ficoban, Lurraldebusen zerbitzua ematera sartu diren gainerako ibilgailu berriekin batera, eta "erabiltzaileak eta gidariak egindako eskariari erantzungo dio".


Izan ere, Hondarribiko aireportuan gero eta erabiltzaile gehiago daudenez, azpiegitura horrekin konektatzen diren Lurraldebuseko lineetan ere jende gehiago biltzen da. "Ez da bakarrik gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dutela autobusa aireportura sartzeko eta bertatik irteteko, baizik eta maletekin egiten denean gainerako erabiltzaileen artean eragozpenak sortzen direla. Egoera horiek saihesteko, gure flotan sartu ditugun autobus berrien artean, portamaletak dituen ibilgailu bat erosi dugu, gainerako bidaiarien eta gure gidarien segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko", adierazi du Azahara Dominguezek.


Adibide gisa, diputatuak gogorarazi du aireportua Donostiako erdigunearekin zuzenean lotu duen eta ekainaren 20tik irailaren 30era bitartean, biak barne, martxan egon den E30 lineak 14.000 bidaia baino gehiago izan dituela uda honetan, 2024an baino ia % 83 gehiago, eta hilabete horietatik kanpo, E21 lineak (Aeropuerto>Hondarribia>Donostia) ere erabiltzaile gehiago izan dituela. "Astelehenetik aurrera, guztiek askoz ere modu erosoagoan bidaiatu ahal izango dute, maletek gainerako bidaiarientzako lekua hartu gabe", berretsi du.


Diputatuak azpimarratu duenez, Gipuzkoan garraio publikoaren erabilera sustatzeko konpromisoan, bere departamentua herritarrei gero eta zerbitzu erosoagoa eta irisgarriagoa eskaintzeko lanean ari da, eta, beraz, azken bi urte eta erdian 119 autobus berri erosi ditu Lurraldebuserako. "Lanean jarraituko dugu zerbitzua jendearen benetako beharretara egokitu ez ezik, Gipuzkoan barrena garraio publikoan bidaiatzea gero eta asebetetze-maila handiagoko esperientzia izan dadin", amaitu du.