Gure Lurra 8,
sembrando futuro

GURE SUSTRAIAK: ATZO, GAUR ETA BIHAR

 Azaroak 27, Kursaal Kongresu Jauregia

Gure Lurra 8 Sembrando Futuro kongresuak, “Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar” ildo gidari gisa, Gipuzkoaren iraganetik etorkizunera doan denboran barrena bidaia emozionala proposatzen du.  

Aurten 1000 urte betetzen dira “Ipuskoa” izenaren lehen aipamen idatzia egin zenetik (1025), eta testuinguru horretan, une egokia da gure lurraren historiari, sustraiei eta baserritarren lanari aitortza berezia egiteko. Mendeetako jakituria eta balioak gogora ekarri eta belaunaldi berriei transmititzeko aukera paregabea da.

Aurtengo edizioan, sektorearekin lotura estua duten arlo desberdinetako pertsonek Gipuzkoaren iraganari eta etorkizunari  buruzko 360º-ko ikuspegia eskainiko digute.

Elkarrizketak, mahai-inguruak eta hitzaldi inspiratzaileak uztartuko dira, landa eta hiriaren arteko zubiak sendotuz eta lehen sektoreko eragileen lana balioan jarriz.

Horrelakoa izan zen jardunaldia

Izen ematea

Parte-hartzaileak

Elsa Punset

Idazlea eta filosofoa

Elsa Punset adimen emozionala aldaketa positiboetarako tresna gisa aplikatzen duen aditu nagusietako bat da gaztelaniaz. Londresen jaioa, Filosofia eta Letretako lizentziaduna da, Giza Zientzietan masterra du Oxfordeko Unibertsitatean, Kazetaritzan Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Bigarren Hezkuntzan Camilo José Cela Unibertsitatean.

Gainera, Terraviva Fundazioaren sortzailea da, ongizate emozionala eta jasangarritasuna sustatzen dituen ekimena. Fundazio horren bidez, hezkuntza- eta gizarte-proiektuak bultzatzen ditu, naturarekiko lotura handiagoa, autozainketa, erresilientzia kolektiboa eta kultura jasangarriagoa sustatuz.
 

Eugenio Ibarzabal Aramberri

Ekonomista eta kazetaria

Eugenio Ibarzabal Aramberri ekonomista, kazetaria, politikaria, hizlaria eta urte askotan zehar erakundeetan hobekuntza-aholkularia izan da. 1989an Ondas Saria jaso zuen, eta bere garaian “XXI. Gipuzkoa Foroa”koordinatu zuen. ADEGI, ELKARGI, KUTXA eta UPV erakundeetan formakuntza jasoa, AENOR erakundeak pertsonalizatutako lehen ISO 9001 ziurtagiria eman zion. Liburu ugariren egilea da, eta gaur egun idazten etaFidias Fundazioan boluntario lanak egiten jarduten da. 

Iñaki Perurena

Harrijasotzailea

1956an jaio zen Leitzan, Nafarroako herri txiki batean. 14 urterekin altxatu zuen bere lehen 100 kiloko harria, eta 17 urterekin irabazi zuen bere lehen lehiaketa, Tolosan. Lehenengoa izan zen 320 kiloko harria altxatzen, 267 kilo esku bakarrarekin altxatzen eta 100 kiloko harria 1.700 aldiz jarraian altxatzen. Iñakik, bere familiaren laguntzarekin batera, harria, herri kirolak eta euskal identitatearen parte diren hainbat alderdi omentzen dituen espazio bat sortu du, Peru-harri izenekoa.