Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordea

Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordeak herritarren partaidetzaren arloan Aldundiak zertzen dituen jarduerak koordinatzea izango du xede eta, zehatzago, foru arau honetan arautzen diren partaidetza prozesuak garatzeko jarduerak koordinatzea, arlo honetan foru departamentuek garatzen duten jardueraren koherentzia eta osagarritasuna lortzearekin batera.

Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordearen 5/2018 Foru Arauaren V. Tituluaren hirugarren Kapituluan arautzen da eta bere eginkizunak honakoak dira:

  1. Deliberaziozko partaidetza prozesuak egiteko ekimenak onartu edo ezeztea, arrazoituta.
  2. Deliberaziozko partaidetza prozesuak eragiten dion lurralde eremuari buruz sortutako desadostasunak ebaztea, arrazoituta.
  3. Deliberaziozko partaidetza prozesua zein unetan irekitzen den finkatzea.
  4. Partaidetza tresna berriak erabiltzea ahalbidetuko duten erregulazioak proposatzea.
  5. Foru Aldundiak onartuko duen Partaidetza Programaren proposamena egitea.
  6. Ekimenak bultzatzea eta foru departamentuen elkarrekiko jardueren koherentzia, osagarritasuna eta koordinazioa ziurtatzea, foru arau honetan ezarritako ondorioetarako.
  7. Herritarren partaidetzaren emaitzak sustatzeko eta horiek zabaltzeko kanpainak bultzatzea, eta partaidetza bidezko esperientzietako eztabaidei eta emaitzei zabalkundea ematea.
  8. Toki erakundeekin elkarlanean aritzea partaidetza ekimenak bultzatzeko unean, eta hala egokituz gero elkarrekiko ekimenak abiatzea eta partaidetza esperientziak sustatzera zuzendutako ekimenak bultzatzea.
  9. Administrazioaren eta herritarren prestakuntza sustatzea herritarren partaidetzarako esperientzien eta metodoen inguruan, eta hala egokituz gero adituekiko jardunaldi eta eztabaidetarako deialdiak egitea, herritarren partaidetzarako eskubidearen subjektuek prestakuntza hobea izan dezaten.
  10. Foru Aldundiak hartu beharreko politika edo erabakien eraginpeko lurralde eremua zehazteko unean Lurralde Historikoan bizi diren pertsonek abiarazitako deliberaziozko partaidetzako prozesuetan sortzen diren desadostasunak ebaztea.
  11. Partaidetza prozesuetan genero berdintasunaren eta emakume eta gizonen partaidetza orekatuaren gaia sartzea bermatzea, behar diren neurriak bultzatuz horretarako, eta generoaren eta herritarren partaidetzaren arloan administrazioaren eta herritarren prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea.
Foru batzordearen kideak:
  • Batzordeburua:
    • Mikel Pagola Tolosa, Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politika-sozialeko zuzendari nagusia.
  • Batzordekideak:
    • Maria Jose Telleria Etxeberria, Kultura Ondareko zuzendari nagusia.
    • Javier María Iridoy Olaizola, Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusia.
    • Arantza Ariztimuño Larraza, Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia.
    • Koldo Peciña Txintxurreta,  Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia.
    • Lore Suarez Linazasoro, Lurralde Antolaketako zuzendari nagusia.
    • Aitziber Beldarrain Robles, Finantza eta Aurrekontu zuzendari nagusia.
    • Mikel Uribetxebarria Barrena, Plangintza eta Ustiaketa zuzendari nagusia.
    • Txaro Rodrigo Montalvo, Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretako zuzendari nagusia. 
    • Mónica Pedreira Lanchas, Transizio Ekologikoko zuzendari nagusia. 
    • Iosu Arraiz Aramburu, Estrategia zuzendari nagusia.