Gipuzkoako Foru Aldundiak aktiboki sustatzen du herritarren partehartzea, besteak beste, gai publikoetan herritarrak inplikatzeko funtsezkoak diren berariazko hainbat organoren bidez. Erakunde arteko Espazioa (udalen gunea), Elkarteen Foroa, Gizarte Kontseilua eta Foru Batzordea dira organo horiek.
Erakunde Arteko Espazioa Gipuzkoako erakundeen arteko lankidetzarako gunea da, herritarren parte-hartzea sustatzeko politikak indartzeko. Bere helburua da sareak sortzea, esperientzia eta zalantzak partekatzea eta laguntza teknikoa eskaintzea, herritarren eta erakundeen arteko konfiantza sendotuz prozesu parte-hartzaile eraginkorren bidez.
Elkarteen Foroa herritarren partaidetza bultzatzen duten lurraldeko elkarteen eta Aldundiko Partaidetzako Zuzendaritzaren arteko topagune etaelkarlanerako gunea da, non partaidetza-kultura bat garatzeko ikaskuntzak eta tresnak partekatu ahal izango dituzten, eta elkarren arteko lankidetza ahalbidetu.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseilua organo aholku-emailea da, eta herritarren parte-hartzearekin zerikusia dutenpolitika publikoak definitzeko, haien jarraipena egiteko eta ebaluatzeko gizarte zibilaren inplikazio aktiboa sustatzen du.
Azkenik, Foru Batzordeak, herritarren partaidetzaren arloan Aldundiak sustatzen dituen jarduerak koordinatzea izango du xede eta, zehatzago, foru arau honetan arautzen diren partaidetza prozesuak garatzeko jarduerak koordinatzea, arlo honetan foru departamentuek garatzen duten jardueraren koherentzia eta osagarritasuna lortzearekin batera.