Txirrindularitza

Bizikleta eta txirrindularitza

Antzeko tramankuluen diseinu eta erabileren berri badugu ere, oraingo bizikleta, hau da, bi gurpil dituen ibilgailua, gizakiak pedal sistema baten bidez higiarazten duena, XIX. mendearen lehen erdialdeko asmakaria da. Ordutik aurrera, bizikleta pixkanaka belozipedoen artean nagusi gertatu zen, erabiliena eta hedatuena, eta beste aukerarik ez zegoen lekuetan, bizikleta pertsonentzako garraiobide malgu gisa erabili zen, baita tamaina txikiko salgaiak toki batetik bestera eramateko ere.

Nolanahi ere, jadanik XIX. mendetik beretik bizikletak erabilera ludikoa izan zuen, aisialdiko jarduera bezala eta, jendarteratzean, txirrindularitza laster gora zihoan kirol diziplina berri gisa egituratu zen, bere bi modalitateetan pistako txirrindularitza eta errepideko txirrindularitza.

Era berean, pistako txirrindularitza Pirinioen alde batean zein bestean jendartean nola zabaldu zen egiaztatzen digu 1897an Huescako belodromoaren inaugurazioak, baita bestetan XIX. mendearen amaieratik gauzaturiko txirrindularitza jarduerak ere, hala nola Donostiako Atotxako Belodromoan eta Baionan izan ziren lehenego bietan, hots, Vélodrome Boyer eta Vélodrome des Glacis.

Errepideko txirrindularitzarekiko interesaren berri argia ematen digute XX. mendearen lehen herenean jokaturiko hainbat txirrindularitza proba eta lasterketari buruz kontserbatu diren dokumentuek. Batzuetan, lehiaketa horiek ikuskizun gisa programatu ziren beste ospakizun batzuen barnean, hala nola Iruñean 1912an izandako txirrindularitza proba, Navas de Tolosa Guduaren (1212) VII. Mendeurreneko jaien kariaz egindakoa.

Frantziako Tourra. Baiona-Paue eta Paue-Luchon etapak: mendiko etapa. 1954.

1954. Frantziako Tourra. Baiona-Paue eta Paue-Luchon etapak: mendiko etapa. (AD64. FRAD064009_10Fi00424).

Alamedako Belodromoko txirrindu lasterketen iragarkia

1897. Alamedako Belodromoko txirrindu lasterketen iragarkia. (IEA. El Diario de Huesca 13-08-1897).

Gipuzkoako Probintzia Aldundiari Club Ciclista de San Sebastián elkartearen dirulaguntza eskaera

1910. Gipuzkoako Probintzia Aldundiari Club Ciclista de San Sebastián elkartearen dirulaguntza eskaera Atotxako Belodromoan lasterketak antolatzeko. (AGG-GAO. JDIT1517/8182).

Navas de Tolosako Guduaren VII. Mendeurrenaren kariaz antolaturiko txirrindu lasterketaren programa

1912. Navas de Tolosako Guduaren VII. Mendeurrenaren kariaz antolaturiko txirrindu lasterketaren programa. (AGN. Biblioteca. Folletos. Caja 71/8).

Circuit des vetements Lapasserie.

1930. Circuit des vetements Lapasserie. (AD64. FRAD064019_7Fi0204_verso).

Nolanahi ere, bestetan lasterketa horiek kirol klubek eta entitate pribatuek eragindakoak ziren, hala nola Circuit des Vêtements Lapasserie Pauen, Vuelta a Guipúzcoa, Gran Premio de la República Eibarren, Gran Premio de San Lorenzo Ciudad de Huesca edo Vuelta Ciclista al País Vasco izenekoak.

XX. mendea aurrera joan ahala, kirol olinpikoen katalogoan sarturik eta federazio nazionalek zein nazioartekoek arauturik, txirrindularitzak ospe berezia beretu zuen urtean behin hainbat etapatan gauzatzen ziren errepideko txirrindularitzaren lasterketen arrakastaren ondorioz, hala nola Frantziako Tour-a eta Espainiako Vuelta.