Eskia

Eskia garraiobide gisa mendialdeetan eta neguko klimatologia duten eremuetan komunikazio errazteko sortu zen. Nolanahi ere, XIX. mendearen erdialdean eskiaren kirol erabilera erabat zabaltzen hasi zen eskandinaviar herrialdeetan eta Alpeetako eskiguneetan, hala nola Chamonix-eko estazioan. Hamarkada gutxi batzuen ondoren eskiarekiko kirol interesa Pirinioetara iritsiko zen.

Hala, 1908an Pirinioetako Lehenengo Nazioarteko Eski Lehiaketa antolatu zuten Payolle-n (Pirinio Garaiak). Ondoko urtean, lehiaketaren bigarren edizioa egin zen, jadanik Pirinio Atlantikoak departamenduan, zehazki Eaux-Bonnes-en, Ossauko haranean. Norgehiagoka hartan, tokiko eskiatzaileez gainera, Ski Club Tolosano-ko hamalau eskiatzaileek parte hartu zuten, Espainiako Alfonso XII.a ere bertaratu zelarik. Bigarren lehiaketa hartan abiatu zen eskiaren praktikak gure lurraldeetan elkarbide izaera izan zuen ia hasieratik.

Alfonso XIII.a Pirinioetako Nazioarteko Lehiaketan, Eaux-Bonnes

1909. Alfonso XIII.a Pirinioetako Nazioarteko Lehiaketan, Eaux-Bonnes. (AD64, Postalen funtsa. 8FI600_00599).

Eaux-Bonnes-eko lehiaketan jadanik gipuzkoarrek parte hartzeak Tolosako eski klub goiztiarraren existentzia agerrarazten digu. Horren jatorrian Mustad etxeak 1906an Tolosan ezarri zuen fabrikan lan egiteko ekarri zituen langile norvegiarren eragina dago.

Eski hastapenak Candanchun. 1939 (Archives Départamentales Pyrénées Fonds Berrogain. 5 NUM 21 / 40)

Bestalde, Aragoin kirol honekiko zaletasuna astiro-astiro hedatu zen zirkulu minoritario txiki batzuetatik abiaturik; geroago, zenbait kirol klub eratu ziren, hala nola Zaragozako Montañeros de Aragón, Huescako Peña Guara, Jacako Agrupación Deportiva, Formigal Ski Club eta Canfranc-eko Ski Club izenekoak, kirol berriari ekiten ziotenak. Garai hartan, Candanchú izan zen Hueskako eski jardueraren gunea; Frantziaren eta Espainiaren arteko eski lehiaketen gertaleku (1930-1935), halaber, bertan proiektatu ziren goiz aski kirol hori gauzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak, hala nola aterpeak, hotelak eta aireko kable elektrikoak.

Bestalde, Pirinio Atlantikoetan, Gourette izan zen (Ossauko harana) ezagunena eta ospe handiena bildu zuen eskilekua.

Huescako Probintziako Diputazioak Herri Lanetako Ministerioari egindako baimen eskaera “El Ruso” esaten zioten bidezainen etxola kirol elkarte batzuek erabili ahal izateko

1934. Huescako Probintziako Diputazioak Herri Lanetako Ministerioari egindako baimen eskaera “El Ruso” esaten zioten bidezainen etxola kirol elkarte batzuek erabili ahal izateko. (AHPHU 00038_068).

Eski txapelketa Candanchún

1933. Eski txapelketa Candanchún. (DPHU. S_BASO_00015).

1959ko Espainiako Eski Txapelketa Banderatxoak

1959. 1959ko Espainiako Eski Txapelketa Banderatxoak. (AHPHU. SS_001301).

Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren (1939-1945), Candanchú eta Gouretteko estazioek mendebaldeko Pirinioetako eskileku nagusiak izaten jarraitu zuten. Hala, Candanchúko eskilekua Espainiako txapelketen ohiko egoitza izan zen.

1960ko hamarkadatik aurrera, eskiaren praktika jendartean zabaldu zen behin betiko gure lurraldeetan eta estazio berriak ireki ziren Aragoi Garaian (Panticosa, Formigal, Astún eta Cerler), Nafarroan (Belagua) eta Pirinio Atlantikoetan (Artouste eta La-Pierre-Saint-Martin).