2025/12/09 09:00 - 14:00
Elcano Kalea, 4, 48901 San Vicente de Barakaldo, Bizkaia
/ Barakaldo2025eko Dantzaren Nazioarteko Egunerako gure leloak Dantzaren eta mugimenduaren arteen sektorearen profesionalizazioa jartzen du mahai gainean, egindako ekintzak gure lanbidea hainbat espaziotan ikusaraztera bideratu dira.
ADDEn, egungo egoerari buruzko hausnarketaren beharrak eta biraktibazio kolektiborako nahiak bultzatuta, topaketa bat antolatzen ari gara abenduaren 9rako, Barakaldo Antzokian. Bertan, gure dantzaren ekosistemaren beharrezko eta osagarri diren artista/erakunde/kultur eragile gisa aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Dantzaren etorkizun iraunkorrean jarri nahi dugu fokua, gure
lanbidea duinduko duena, erakusketarekin harreman zuzena edo
potentzialki zuzena duten pertsonen topaketa bat sortuz.
Lehen
pilula honetan Euskal Herriko dantza lanen katalogoa erakutsi nahi
dugu, sektorearen ikuspegi zabalagoa eskaintzeko.
Bermatu al dezakegu lanbidea jasangarria, bideragarria eta duina izatea?
Zer egiten ari gara horretarako? Zein da dantzaren etorkizuna?

Jarduera