Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzaren sektorea sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.

 

 

DANTZAGUNEA Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak babestutako zerbitzu bat da, dantzaren sektorea sustatzeko jaio zena. Errenterian du kokalekua, eta bertan egoitza artistikoak bideratzeko eskuragarri ditugu dantza-aretoak. Sorkuntza, ikerketa, prestakuntza eta komunitatea sendotzeko lan egiten dugu. Horretarako, lurraldeko hainbat erakunde eta ekimenekin elkarlanean aritzen gara. Horietako batzuek, Donostiako Musika eta Dantza Eskola edo Errenteriako Herri Arte Eskola kasu, espazioen erabileran eta dinamizazioan parte hartzen dute bereziki.

Tokiko eta eskualdeko beste sare eta erakunde batzuk, hala nola Gertu Kultura, Gazteszena, Tabakalera, Karrikan, Atalak Sarea, Cruceiros Paraíso, Aterpean edo Sorburu, proiektuetan, dantza transmisio eta zabalkunde jardueretan, baita sorkuntza eta prozesu koreografikoen laguntza programetan ere parte hartzen dute.

Azken Albisteak

Gabonetako ikastaroak 2025

Abenduaren 26tik 30era, hainbat diziplinako klaseak egongo dira, maila ertain eta altuko ikasleentzat: dantza klasikoa, garaikidea eta neoklasikoa. Irakasleak "Larrua" proiektuko Jordi Vilaseca eta Aritz Lopez (garaikidea), Jonatan Díaz (klasikoa) eta Malandain Ballet Biarritz-eko Ione Miren Aguirre (neoklasikoa) izango dira.

"Atravesar(nos)" laborategia, Elisa Artetarekin

Azaroaren 22an, Elisa Arteta koreografo eta dantzariak "gorputzaren eraldaketan eta barne-dialogoan sakondu nahi duten interprete eta artistentzat" laborategi bat zuzenduko du. Laborategi honek jarraipena izango du urtarrilean, horretarako aukeratuko diren parte hartzaileekin. Doako jarduera da.