Albisteak

Abenduaren 26tik 30era, hainbat diziplinako klaseak egongo dira, maila ertain eta altuko ikasleentzat: dantza klasikoa, garaikidea eta neoklasikoa. Irakasleak "Larrua" proiektuko Jordi Vilaseca eta Aritz Lopez (garaikidea), Jonatan Díaz (klasikoa) eta Malandain Ballet Biarritz-eko Ione Miren Aguirre (neoklasikoa) izango dira.

Gehiago irakurri

Azaroaren 22an, Elisa Arteta koreografo eta dantzariak "gorputzaren eraldaketan eta barne-dialogoan sakondu nahi duten interprete eta artistentzat" laborategi bat zuzenduko du. Laborategi honek jarraipena izango du urtarrilean, horretarako aukeratuko diren parte hartzaileekin. Doako jarduera da.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak Tradizionala 11 dirulaguntzaren ebazpena argitaratu dugu. Hautatutako bi proiektuak ARGIA dantza taldearen "Zalakain Argentinan" ikerketa-sorkuntza eta Patxi Monteroren "Euskal dantzako ibilbidea haurrekin (2. fasea)" material pedagogikoa izan dira.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren 11. ediziorako deialdia egin du, Gipuzkoan dantza tradizionaleko proiektuak sortu, garatu eta zabaltzeko. Deialdi honetara aurkez daitezke tokiko edo tradizioz jasotako dantzen sormen, berregite edota egokitze proiektuak; tokiko dantza tradizionalen testuingurua eta ezaugarriak definitzeko ikerketa- edo dokumentatze-­lanak; dantza irakasteko material pedagogikoa sortzeko eta garatzeko proiektuak. Proiektuak aurkezteko epea: abuztuaren 26tik urriaren 2ra arte.

Gehiago irakurri