Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritzaren Plana Gipuzkoako baserrietan garatzen diren jarduerak seinaleztatzeari buruzko irizpidea bateratzekoa.

Seinaleztapen egokia jartzearen arrazoia:

Gipuzkoako baserrietan garatzen diren merkataritza-intereseko nekazaritza eta abeltzaintza jarduera gehienak landa esparruan sakabanatutako ustiategi txikitan egiten dira. Kasu batzuetan bezeroentzat ez da erraza ustiategien kokapena aurkitzea, zeren eta, bigarren mailako errepide sarean sarrera asko baitaude.

Alderdi hori hobetzearren, errepideetako sarreretan seinaleztapen egokia jartzea komenigarria da, baina seinaleak jartzeko baimenak ematea Bide Azpiegituretako Zuzendaritzari dagokio.

Landa bideen araudia:

2006ko ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arau emaileaz onartutako Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren testu bateratuak, 48. artikuluan ezartzen du zein diren jabari publikoan jarriko den seinaleztapen informatiboak bete behar dituen baldintzak. Zehazki, 4. atalean ezartzen du: “Errepideetan jartzen diren seinaleak seinaleztapen eredu ofizialen araberakoak izango dira. Piktograma onarturik ez duten zerbitzuen kasuan, ahal den neurrian eredu ofizialaren antzera diseinatuko dira”.

Seinaleen eredua eta dokumentazioa:

Aurrekoa kontuan hartuta, seinaleztapena egokia eta berdina izan dadin, eredu bat prestatu da, kasu guztietan erabiliko dena bai itxuran, bai koloretan, bai piktogramen diseinua. Diseinua basikoa eta bateratua da; baserri batek merkaturatze jarduera bat garatzen badu, piktograma bat gehituko zaio, jarduera eta produktu bakoitzeko.