2022ko liztor asiarraren aurkako kanpaina hasiera

Honen bidez jakinarazten dizuegu 2022ko liztor asiarraren habiak desaktibatzeko kanpaina gaur, apirilaren 11a, astelehena, ireki dela. Beraz, Nekagip-eko aplikazioa irekita edukiko duzue desaktibatze-jardun guztiak bertan sartzeko. Aplikazioan sartzeko, zure udalerria edo erakundearen “Erabiltzailea” eta “Pasahitza” aurreko urteetako bera da, www.nekagip.net/LIZTORBELTZA/ lotura erabili bertan sartzeko. Lehen habien kentzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, beti ere modu egokian eginez (ilunabar edo egunsentian, liztorrak oraindik habia barruan direnean). Lehen habiak kentzea baliabide gutxirekin egin daitekeelako eta gainera hauek suntsitzean udarako bigarren habi kopurua asko murriztu dezakegulako.

Bestalde, urteetan erabili dugun aplikazioa IZFEk garatzen ari duen eta oraindik saiakuntza fasean dagoen programa berriak ordezkatuko du.

Erabilera orokorra noiz izango duen berri jakinarazi gainean mantenduko zaituztegu. Ziztadei dagokienez, beste urtetan bezala jarraituko dugu, laguntza atalean dagoen inprimakia betez eta fdiez@gipuzkoa.eus helbide elektronikora bidaliz.

Azkenik, "Liztor asiarraren aurkako borroka eta antolaketa Gipuzkoan" dokumentala ikusteko esteka duzue behean, non Gipuzkoako liztor beltzaren aurka egiten den kanpaina irudikatzen den.