Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Landa eremua

Orain Landa Eremua

Gipuzkoak landa ingurunean du bere ondare eta aberastasunaren zati garrantzitsu bat. Aberastasun kultural eta ekonomiko honen babes eta sustapenerako mendi-larre, baserri ustiapenen eta, oro har, lehen sektorean lanean diharduten pertsonentzat egiten du lan departamenduak. Hain zuzen, hiru zerbitzu nagusitan ardazten da sail ezberdinen jarduera: abeltzantza, mendi eta basozaintza eta landa ingurunearen garapena.

Hiru esparru horiek eragin nabarmena dute gure lurraldean eta bere garapenean. Gipuzkoan abeltzantzak garrantzia handia du, bereziki, euskal bizimodu tradizionaleko larretzean. Natur ingurunearen zaintzari dagokionez, biodibertsitatearen zaintza da ardura nagusia eta landa inguruaren garapenaz ari garela, berriz, ustiapen txiki eta ertainei eskaintzen die arreta departamentuak.

Iragarana, oraina eta geroa lotzen dituen jarduera ekonomiko bizia ere aurki daiteke landa ingurunean. Departamentuaren egitekoa ere bada sektore ekonomiko honen garapenaren eta modernizazioaren mesedetan lan egitea.

LandaGO: mugikortasun autonomoa landa-ingurunean

LandaGO mugikortasun autonomoko proiektu aitzindaria da, Gipuzkoako landa-eremuetako herritarren arteko konektibitatea eta zerbitzuetarako sarbidea hobetzea helburu duena. Ibilgailu autonomo eta jasangarrietan oinarritzen da, teknologia berritzailea eta ingurumenarekiko errespetua uztartuz.

Proiektuko proba pilotua abian da dagoeneko, landa-inguruneko mugikortasun-aukerak berrasmatzeko xedez. Lehenengo fasean, Abaltzisketa eta Amezketa arteko ibilbidea ari da aztertzen; bigarren fasean, berriz, Zerain eta Segura artekoa. LandaGOren helburua da garraio publikoko sistemaren osagarri izatea, landa-ingurunearen berezitasunetara egokitutako irtenbide malgu eta eskalagarrien bidez.

Helburu estrategikoak

  • Lurralde-kohesioa eta landa-eremuko biztanleen arteko konektibitatea indartzea
  • Mugikortasun autonomoa eta jasangarria bultzatzea
  • Teknologia berritzailearen bidez landa-inguruneko irisgarritasuna hobetzea
  • Garraio publikoaren osagarri diren zerbitzu malguak garatzea

Ekimen hau lankidetza publiko-pribatuan garatzen da, eta parte hartzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, MUBILek, Vicomtech zentro teknologikoak, BasqueCCAM klusterrak eta Eurogap enpresak.

Gure Lurra Aldizkaria

Gure lurraldearen %90 gutxienez landa lurrak dira, basoak, belardiak eta soroak. Eta gipuzkoarrok zerbaitetaz arro baldin bagaude, gure paisaiaz, lurraldearen irudiaz eta herri zein herri zein herrixken osaketaz eta orekaz da.

Landa Garapeneko Departamentuak argi du, ordea, ezin diola bakarrik aurre egin lehen sektoreak eta landa inguruneak dituzten erronkei, eta ondorioz, sektorean lanean dihardutenekin gertuko elkarlana nahitaezkoa da.

Helburu hori lortzeko bidean, Gure Lurra aldizkaria sortu da, eta Aldunditik irakurtzera gonbidatzen zaitugu, bertan, lehen sektorearen inguruko informazio baliagarria topatuko baituzu.

Azken Albisteak