- gipuzkoa
- Landa Eremua
- Tramiteak eta laguntzak
Jarraian, izapideen eta laguntzen zerrenda ageri da, landa eremuko zerbitzuen arabera multzokatuta. Kasu bakoitzean, izapidea hasteko modua adieraziko da: aurrez aurrekoa, Internet...
Abeltzaintza
Abeltzain ustiategien errolda aitorpena
Ustiategien titularrek agintaritza eskudunei egin behar diote aitorpen hau, sektore bakoitzeko xedapen espezifikoei jarraikiz.
Animaliak larre komunaletara lekualdatzea
Izapide hau bideratuta dago bere abereak edo abereetako batzuk larre komunaletara eramaten dituzten abeltzain baimenduei.
- Animaliak baimendutako larre komunaletara eramateko eta jatorriko ustiategira bueltan ekartzeko dokumentuak lortzea (gidak).
Ardi-ahuntz kudeaketa (berria)
Ardi eta ahuntz aziendaren sektoreko produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintzetan gardentasun sistemak bermatzeko beharrak, ardi eta ahuntz espezieko animaliak eta abeltzaintza ustiategiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat sortzea eragin zuen.
Izapide honen bidez espezie hauen kudeaketa egin dezake beharra duen abeltzainak.
Balioztatze zerbitzua
Dokumentuak egiaztatzeko zerbitzua.
Behien kudeaketa
Izapide hau behi azienda duten abeltzainei zuzenduta dago, eta aukera hauek ditu:
- Behiak identifikatzeko belarriko markak eskatzea.
- Belarriko markaren bat galdu duten animalientzat, belarriko identifikazioa marken kopiak eskatzea.
- Ustiategian jaiotako behien berri ematea.
- Ustiategiko animalien heriotzen berri ematea.
- Beste ustiategi batzuetatik etorritako animaliei alta ematea.
- Behiak identifikatzeko dokumentuak lortzea (BID).
- Espainiako Estatuaren barruan behiak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).
EGUNERATUTA! Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) 2026/012/03
- DNC 2026 urtarrilaren 30ko Agindua_EAE
- Triptikoa_Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK)_VF_21102025_eus.
- Ustiategiko ANIMALIEN DESINSEKTAZIOARI buruzko adierazpen arduratsua.
- GARRAIOBIDEAN INSEKTUAK HILTZEKO PROZEDURARI BURruzko adierazpen arduratsua.
- Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako nahitaezko txertaketari buruzko informazioa.
Erlezaintzako transhumantzia-planaren formularioa
Osatu beharreko dokumentua, transhumantzia-plan bat erregistratzeko BKEan edo erlezaintza-elkartean (GEE, Eztiko) aurkezteko.
Nahitaezkoa da lehen mugimendua baino 7 egun lehenago aurkeztea.
Erregistratu ondoren, plana GFAko zerbitzu eskudunak onartu beharko du, transhumantzia-gidak egin aurretik.
Espezie ugariren kudeaketa
Izapide hau bideratuta dago txerriak, untxiak, etxeko hegaztiak, erleak, larrugintzako espezieak edo ehiza larrikoak ekoizpeneko animaliak bezala hazten edo gizentzen dituzten abeltzainei.
- Espainiako Estatuaren barruan animaliak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).
GHE. Gaixotasun hemorragiko epizootikoa (2023/10/04)
- ESPERMIOGRAMAK. Gutuna(2024/03/11)
- ESPERMIOGRAMAK. Eskaera orria (2024/03/11)
- GHE. MUGIMENDUETARAKO BALDITZAK (2023/10/04)
- ABELTZAINEN ADIERAZPEN eredua IKUSKIZUNETARAKO (2023/10/04)
- ABELTZAINEN ADIERAZPEN eredua GIZENDEGI eta HILTEGIRAKO (2023/10/04)
- ALBAITEROAREN ZIURTAGIRIA (2023/10/04).
- GHE. LAGUNTZA BEREZIA (2023/09/23)
- GHE. KOMUNIKAZIOA
- GARRAIOLARIAREN ADIERAZPEN eredua
- ABELTZAINTZAN ERABILTZEN DIREN INTSEKTIZIDEN ZERRENDA
Zaldi azienden kudeaketa
Izapide hau zaldi aziendak dituzten abeltzainei zuzenduta dago, eta aukera hauek ditu:
- Espainiako Estatuaren barruan animaliak hiltegi batera edo beste ustiategi batera eramateko dokumentuak lortzea (gidak).
Landa Garapena

Landare Alorra
Erabiltzen ari den makineria erregistratzeko eskaera
Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak (h, k, l, m motakoak) eta ongarriak banatzekoak (i motakoak), 2009ko uztailaren 15a baino lehenago berritan erositakoak eta erregistraturik ez daudenak, erabiltzen ari diren makina gisa erregistratu beharko dira.
Landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka Kontrol Biologikoko Organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko laguntza
Landare osasuna hobetzeko borroka biologikoko metodoak sustatze aldera proposatutako diru laguntzak dira. Horien bitartez lagundu ahal izango dira: landaketen babes fitosanitariorako erabilera duten kontrol biologikoko organismoak, kolorezko tranpak eta feromonak. Hortaz gain, lagunduko dira ere fitosanitarioak biltegiratzeko armairuak.
Informazio gehiago
Mahasti birlandaketak
Mahasti baten birlandaketa egin ahal izateko, lehenengo mahastia errotik ateratzeko baimena eskatu behar da. Gero, onarpen ebazpena jasotzerakoan, mahastia errotik atera eta birlandaketa baimena eskatu behar da errotik ateratako azalera berdinagatik.
Mahasti landaketa baimen berriak
Mahasti landaketa berrien baimenak eskatzeko epea urtarrilaren 15etik otsailaren azkenengo egunerarte dago zabalik.
Kontsulta ezazu: Mahasti landaketa berrien baimen eskaerak
Pasaporte fitosanitarioa baimentzeko eskaera
Pasaporte fitosanitarioen baimena ematearekin loturiko betebeharrak..
- Ekoiztu beharreko landare motari dagokionez edo horien norakoa diren eremu babestuei dagokienez, edozein aldaketa gertatuz gero, legokiokeen baimena eskatu beharko da.
- Landareen mugimenduaren erregistro bat eduki beharko da, eta dokumentazioa 3 urtez gorde beharko da gutxienez.
- Landareei erasaten dien edozein organismo kaltegarriren agerraldi atipikoren bat edo bestelako edozein anomalia, dagokion erakunde ofizialari jakinarazi beharko zaio.
Izena emandako entitateen betebeharrak.
- Landareei erasaten dien edozein organismo kaltegarriren agerraldi atipikoren bat edo bestelako edozein anomalia organismo ofizial arduradunari jakinarazi beharko dio
- Landareak hazi, ekoiztu, biltegiratu… egiten diren instalazioen plano eguneratua gordeko du.
- Ekoiztu, erosi, biltegiratu… diren landareen erregistroak gordeko ditu, eta albaranak gutxienez urtebetez gordeko ditu.
- Sartzeko bidea emango die erakunde ofizial arduradunei edo ikuskapen lanak egiteko , laginak hartzeko, etab. gaituriko pertsonei.
- 58/2005 Errege Dekretuan azalduriko betebehar bereziak beteko ditu.
Dokumentuak:
- Landareen aitorpena eta pasaporte fitosanitarioaren eskaera
- Urteko laboreen aitorpena eta pasaporte fitosanitarioaren eskaera
Produktu Fitosanitarioen Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (OEOE/ROPO) kudeaketa
OEOEn izena ematea derrigorrezkoa da azalduriko sektore guztientzat, salbu eta produktu fitosanitarioak soilik erabilera ez profesionaletarako merkaturatzen dituzten saltegientzat.
Izen emateak 10 urteko aldirako balio du eta epe hori amaitu baino lehen berritu behar da.
Izen ematerako dokumentazioa sektorearen arabera:
- Hornitzaileen sektorea
- Tratamendu fitosanitarioen sektorea
- Aholkularitza fitosanitarioaren sektorea
- Erabilera profesionaleko sektorea
OEOEn baja emateko ondorengo dokumentazioa bete behar da:
Dokumentazioa egoitza elektronikoaren erregistro orokorraren bidez aurkeztu daiteke.
Sagardotarako sagarrondoari laguntza
Oinarri arautzaileak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzei buruzkoak. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2016ko ekainaren 28a, asteartea).
Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoren landaketa, hobekuntza eta garapenerako laguntzak.
Dirulaguntza hauen oinarri arau tzai leak aldatzea eta 2022ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako laguntzak.
Mendiak eta Eremu Naturalak
Babesguneetan ekintzak antolatzeko baimen eskaera orokorra
Baso erreketak egiteko baimen eskaera
Basoko suteak prebenitzeko xedearekin, nekazaritza lurretan sastrakak, sasiak edo mozketa ondoko zaborrak kontrolpean erretzeko baimenak ematea.
Baso laguntzak
Gipuzkoako mendien eginkizun ekonomikoak, ekologikoak eta sozialak, modu jasangarri batean, mantentzeko eta garatzeko helburuarekin, baso laguntzetarako deialdi bat egiten da urtero.
Baso lursailetan erabilera aldatzeko baimen eskaera
Bere ezaugarriengatik argi eta garbi basogintzarako joera duten lurrak babesteko, baimena eskatu beharko da lurzoruaren egoera fisikoan edo mendietan dagoen landaretzan funtsezko aldaketa dakarren edozein jarduera egiteko.
Basoberritze lanetan makineria erabiltzeko jakinarazpena
Basoberritzearen ziurtagiri eskaera zerga-arinketarako
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 33/2014 Dekretuaren arabera, baso ustiapenen diru sarrerei dagokienez, basoberritze lana gastu kengarria da. Lana zuritzeko, egindako basoberritzearen ziurtagiria eskatu daiteke.
Basoberritzeko lanetarako makineriaren erregistroa
Erregistro honetan egoten dira basogintzan aritzen diren enpresak, baso berritze lanetarako lur sailak prestatzeko makineria autopropultsatua erabiltzen dutenak.
Kirol jarduerak antolatzeko baimen eskaera
Kirol jarduera antolatuak, bereziki lehiatzekoak, Espazio Natural Babestuetan eta Herri Onurako Mendietan araututako jarduerak dira eta, ondorioz, egin ahal izateko baimena eduki behar da.
Landa-lurzoruaren lursailak mugatzea
Laguntza hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriko landa-inguruneko jabetzen mugak hobeto definitzen eta eguneratzen laguntzea, dauden mugak eta mugarriak identifikatuz eta horien kartografia digitala eginez.
Larretokietara igotzeko eskaerak
Prozedura informatizatu bat dago, herritarrek bidalitako artzaintzarako eskaerak tramitatzeko eta bidaltzeko, horiek ustiategien erregistroko datuekin eta larreen karga-ahalmenarekin kontrastatzeko, eta ondoren dagozkion baimenak bidaltzeko.
Oxido kuprosoa aurre komunikazioa
%75 [WG] P/P oxido kuprosoz formulatutako fitosanitarioarekin baso koniferoetan tratamendua egiteko aurre komunikazioa (Banda gorria/marroia)
Sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko baimen eskaera
Espazio Natural Babestuetako sarrera mugatuko bideetan zirkulatzeko, berariazko baimena eduki behar da.
Tasatzaileen erregistroan izen-ematea
Zuhaitzak mozteko baimena eskatzerakoan exijitutako tasazioak egiteko baimena duten baso ustiapenen tasatzaile-kubikatzaileen erregistro ofiziala.
Zuhaitz mozketak egiteko baimen eskaera
Nekazaritza lurretan zuhaitzak mozteko baimena.
Flora eta Fauna
Basafaunarekiko tramiteak
Eskaera orokorra
Edozein motako eskaera egiteko eredua.
Kabi eskaera
Zenbait lekutan kabiak jar daitezke txorien birpopulazioa errazteko asmoz. Kabiak dohainik banatzen dira.
Eskaera orrian non nahi dezuten jarri (koordenadak) eta kopurua ipini beharko da.
Eskaera aukezteko lekuak:
- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Gipuzkoa plaza, z/g - Donostia - Nekazal bulegoak
Liztor beltza
Listor beltzaren kudeaketa Udalekin batera egiten da. Kabi bat ikustean, bertako Udalarekin harremanetan jarri, edo 112 telefonora deitu.
Ehiza eta Arrantza
Arrantza - Ibai arrantza barrutiak
Gipuzkoako Arrantza Federazioak kudeatzen ditu bere web orriaren bitartez.
Arrantza / Ehiza: Datuak eguneratu
Mail bidez datuak eguneratzeko txartelan agertzen diren zenbakiak zuzen identifikatzeko erabili beharko ditu.
- Mail bidez.
- 943 11 2149 telefonora deituz
- Nekazal bulegoetan.
Jaiotze data zuzentzeko gure bulegoan edo Nekazal bulegoetan bidezko agiria aurkeztu beharko da.
Ehiza - Aldi baterako eskaera
Beste erkidego / Europa batasuneko herrialdetik datorren ehiztariek ondorengo dokumentazio ORIJINALA edo KONPULTSATURIK aurkeztu beharko dute:
- Nortasun agiria
- Beste erkidego / Europa batasuneko herrialde bateko indarrean dagoen ehiza lizentzia (lizentzia eta urteko tasa ordainduta)
- Pareko azterketa gainditu duen ziurtagiria
Aurkezteko lekuak:
- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Gipuzkoa plaza, z/g
20004 - Donostia - Nekazal bulegoak