Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek abeltzaintzako azokak bertan behera uztea erabaki dute, dermatosi nodular kutsakorra prebenitzeko neurri gisa
Etetearekin batera, erakundeen arteko kontrol eta jarraipen-neurriak hartu dira, eta ezarritako prebentzio-neurriak aplikatzea gomendatzen da. Etendura luzatu ahal izango da egoerak aurrera egin ahala. Gaixotasunak behi-aziendari eragiten dio, baina ez da arriskutsua gizakien osasunerako.
