Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak N-I-eko Lurraldebuseko linea berria Legazpiraino luzatuko du datorren astelehenetik, maiatzak 26etik aurrera
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, astelehenetik ostiralera, 6:15 eta 7:15eko espedizioek zerbitzua izango dute Legazpitik 6:05 eta 7:05ean; era berean, 20:45 eta 21:45ean Donostiatik ateratzen diren autobusak Legazpira iritsiko dira. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:15eko autobusa Legazpitik irtengo da 8:05ean, eta Gipuzkoako hiriburutik 22:45ean abiatzen denak herri horretan egingo du azken geldialdia. Autobusa Urola Industrialdean geldituko da.