Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
Azpiegiturak
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko TO06 linearen ordutegia egokitu du, erabiltzaileen beharretara egokitzeko

2026/01/07

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera (hilak 12), Tolosa eta Apatta Erreka industrialdea lotzen dituen linea (Tolosa, Ibarra eta Leaburu artean) 10 minutu lehenago irtengo da Tolosan (San Frantzisko), 17:15etik 17:05era, eta 17:20ean igaroko da Apatta Errekatik, eta ez 17:30ean. Horrela, Gureak Tolosako zuzendaritzak helarazitako beharrei erantzungo zaie.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zeraingo zeharbideko trafikoa baretzeko lanak bihar amaituko ditu, segurtasun handiagoko eremu bat sortzeko helburuarekin

2025/12/18

Azpiegiturak

Esku-hartzea hilabeteko epean egin da eta zeharbidearen ‘kale itxura’ indartu du, trafikoaren eta oinezkoen arteko elkarbizitza lehenetsiz

Gipuzkoako Foru Aldundiak asteartean bukatuko ditu San Josepen zarataren aurkako pantailak jartzeko lanak

2025/12/18

Azpiegiturak

Azken lanak asteburu honetan egingo dira, eta asteartean zirkulazioa normaltasunez berrezarriko da bi erreietan

Gipuzkoako Foru Aldundiak lanean jarraitzen du Gaintxurizketatik Lanbarrenera oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbidea osatzeko lanetan

2025/12/18

Azpiegiturak

Fase berri honetan, ibilbide jarraitu eta segurua osatu ahal izango da Errekalde Hotelaren, 107 Poligonoaren eta Lanbarrenen artean.

Artzabalgo biribilgunean oinezkoentzako segurtasuna indartu da eta trafikoa baretu da

2025/12/17

Azpiegiturak

Lanak datozen egunotan amaituko dira: ikuspena hobetu da, abiadura murriztuko da eta Artzabal ingurua seguruagoa izango da, Debako sarrera-gune bat hobetu

Tolosa eta Alegia arteko bidegorria aldi baterako irekiko da berriro Gabon sasoian

2025/12/17

Azpiegiturak

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako lanak abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitartean geldituko dira eta tarte horretatik ibiltzea baimenduko da. Oinezkoei eta txirrindulariei segurtasun arrazoiengatik ezarritako mugak errespetatzeko eskatzen zaie.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ia 55.000 eurorekin finantzatuko ditu Tolosako hiri-autobusaren zerbitzua hobetzeko jarduerak

2025/12/17

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Hiribusako "ibilbideak eta maiztasunak hobetzearekin" zerikusia duten neurriak lehenetsiko dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak urrats bateratua egin dute Arbes-Oinaurre lotune osoa egiteko bidean

Bi erakundeek proiektua idazteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena datorren urtean zehar garatuko da, eta 2027aren amaieran obren hasiera finkatzea ahalbidetuko du.