Albisteak
Gipuzkoako albisteak
GI-2130-A, GI-2131 eta GI-2133 errepideak ireki dira. GI-3371 errepidea Gaintzan eta GI-3071 errepidea Altzo-Azpirako sarbidean itxita jarraitzen dute.
MUBILek, Foru Aldundiak, MIT Media Labek eta Tecnunek bultzatutako proiektu honek iraultza handia dakar hiri plangintzara, 80 zerbitzu eta garraiobide anitzi buruzko datu zehatzekin.
2025/06/10
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak bilerak egin ditu Goierriko Herrien Ekintza fundazioko, Goierri Eskolako, Lortek-eko eta Goiturreko ordezkariekin, eskualde mailako desafioak eta proiektuak partekatu asmoz
Gizarteratzeko eta laneratzeko 2022-2024 programak, 6 milioi euroko zuzkidura duenak, enplegu inklusiboa sustatzen du Gipuzkoako funtsezko 19 sektoretan. 2016az geroztik, programak 6.511 lanpostu sortu ditu guztira, 723 lanpostu urtean bataz beste.
Kilometro eta erdiko bide berriak Zarautz gurutzatzen duen trafikoa arinduko du eta industrialdeetarako sarbideak hobetuko ditu; 10,1 milioi euroko inbertsioa eta 18 hilabeteko eraikuntza-epea aurreikusi dira
Plan berriak helburu kuantifikagarriak finkatzen ditu 2027rako, hala nola Genero Berdintasunaren Indizean 75 puntu lortzea, berdintasunerako aurrekontua % 1,5-era handitzea eta foru langileen % 70 berdintasunean trebatzea
Baserritar Misto Profesionala bezalako ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako prozesu honen emaitza dira. Herritarren Batzarrak klima aldaketaren erronkari erantzun nahi dio, lehen sektorea bultzatuz. Zozketa zibikoaren bidez aukeratutako 32 gipuzkoarrek proposamen batzuk egin dituzte ekimen honen baitann, eta 2027an osorik betetzea aurreikusten da.
2025/05/20
Diputatu NagusiaHerriko udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara Eider Mendoza diputatu nagusiak; Kontseiluaren ondoren, ‘Izanetik izena 1025-2025' arte erakusketa bisitatu dute, herriko Salbatore elizan