Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

Merkatari txikiak eta ostalariak babestuko ditu Foru Aldundiak udalen bitartez
Udalerrietara 2 milioi euro bideratuko ditu, Covid-19aren ondorioz establezimenduetan egindako inbertsioak lagun ditzaten

Aldundiak eta CIC biomaGUNEk Covid-19aren aurkako borrokaren ikerketa-ildoak aztertu dituzte
Markel Olanok azpimarratu du garrantzitsua dela I+G+B ekosistema, pandemiak eragindako krisiari berme osoz aurre egiteko.

Aldundiak eta BRTAk I+G+B estrategiak eta proiektuak partekatuko dituzte
Bi erakundeetako arduradunek topaketa bat izan dute jarduerak eta etorkizuneko erronkak koordinatzeko.

Biozientziak Gipuzkoa fundazioak COVID-19aren inguruko 4 proiektu abiarazten lagundu du
Lurraldeko hiru start-up eta ikerketa zentro bat gaixotasuna diagnostikatzeko, detektatzeko eta monitorizatzeko sistemak egiten ari dira.

15,5 milioi bideratuko dira lehen sektoreko jarduera ekonomikoari eusteko
Planak aparteko neurriak jasotzen ditu, Covid-19ak gehien erasandako azpisektoreei laguntzeko eta jarduera dibertsifikatzeko.

2,4 milioi, jarduera turistikoa babestera, berreskuratzera eta sustatzera
Gipuzkoako Turismoa Suspertzeko Plana aurkeztu du gaur, COVID-19ren krisiak sektorean eragindako inpaktuari aurre egiteko.

Telelana ezartzeko laguntzak 376 ETE eta autonomotara iritsi dira
Aldundiak 850.000 euro bideratu ditu programa berri horretara, hasieran aurreikusitako zenbatekoa 400.000 eurorekin indartuz.

Foru Aldundiek erraztasunak emango dizkiete euskal enpresei ematen zaizkien maileguetan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru erakundeek adostu dute 375.000 euro bideratzea, hiru lurraldeetako enpresa txiki eta ertainei ematen zaizkien maileguetan gabealdiak kudeatzeko.

28 milioi bideratuko dira Gipuzkoako enplegua eta jarduera ekonomikoaren etorkizuna bermatzeko
Markel Olanok, Jose Ignacio Asensiok eta Imanol Lasak Lurraldeko Ekonomia Berreskuratzeko Plana aurkeztu dute gaur.

Ehun ekonomikoari zuzendutako web plataforma berria
Langileek, autonomoek eta enpresek erraz ikus ahal izango dituzte dauden programa, laguntza eta baliabideak